Eñaut Elorrietarekin eta Mikel Markezekin, Goienagusik gonbidatuta.
Mankomunitateak Salbador kalean ipiniko du garbigune ibiltaria, eguaztenean, 10:00etatik 21:00etara.
HAZILAN PROIEKTUA goi-mailako titulazio bat duten (goi mailako heziketa ziklo bat edo unibertsitate ikasketak) eta beraien alorrean esperientzia esanguratsurik ez duten 20-44 urte bitarteko pertsonei zuzendutako LANERATZE-PROGRAMA da. Programari buruzko xehetasunak azaldu eta zalantzak argitzeko AURKEZPEN SAIO bat antolatu da. Noiz: MARTXOAK 9, asteazkena Ordua:10:00 Non: Debagoieneko Mankomunitateko egoitzan (Udalaitz gela)
Bina orduko bi formakuntza saio izango dira; martxoaren 2an eta 9an, 17:00etatik 19:00etara, udaletxeko areto nagusian. Treba Guraso programatik. Gaia da: Emozioen garrantzia familian. Nola zaindu seme-alaben emozioak. Zabalik da izenematea udaletxean zein udala@elgeta.eushelbide elektronikoan.
Hotz Oñatik antolatuta, Gonzalo Fanjul-en hitzaldia. Pobreziari eta garapenari buruzko ikertzailea eta ekintzailea da. Bartzelonako Osasun Global Institutuko (ISGlobal) politika zuzendaria. Hitzaldia online izango da eta aukera egongo da zinema aretotik edo etxetik jarraitzeko. Hotz Oñatiren kontzientziazio kanpainaren barruan: 'Izan gaitezen babesleku; bide seguru eta legalak orain'.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.