Zuhaitz landareak landatuko dituzte herrigunean Natur Eskolak antolatutako ingurumen jardunaldien barruan.
Emakume artisauen azoka gaur Oñatin, Martxoak 8 egunari begira antolatutako egitarauaren barruan.
Zikloturistak Dorletako Ama txirrindularien zaindariari lore-eskaintza egitera joango dira. Eguaztenean, lekua atontzen izan dira, eta egunean bertan loreak eramaten dituztenentzat salda beroa jarriko dute.
Arrasate Musikaleko Bandak Inauteri-kontzertua eskainiko du eta gaia izango da: piratak. Debalde da.
Bergarako txistulari bandaren eskutik.
'4 chicos y esto' filma (AEB, 2020). Zuzendaria: Andy De Emmony. Iraupena: 109 minutu. Sarrera da bost euro.
0-8 urte arteko haurrendako eta euren familiendako txokoa, aisialdiaz eta jolasaz gozatzeko.
Ahozkotasunaren Nazioarteko jaialdiaren barruan May Gorostiagak helduendako saioa egingo du, euskaraz.
Lander Garroren Tipularen sehaska kanta filma izango da ikusgai, domekan Torresoroan, 18:00etan. Sarrera 3 eurokoa da eta eskuragarri daude labur.eus/sarrerakantzuola helbidean. Pelikulak espetxean gaixotasunak suposatzen duen samina azalera ekartzea du helburu.
Eszenatoki gainean, emakume eta gizon bat, 9 urteko bikote harremanean, eta 14 hilabeteko sexu-lehortean. Aktoreak: Ane Gabarain eta Mikel Laskurain Sarrera: 5€ (aldez aurretik kiroldegian eta www.bibe.me)
Kakimaze kolektiboaren eta Ttak Teatroren eskutik. Sarrerak, hiru euro.
'Coda. Los sonidos del tiempo' filma (AEB, 2021). Zuzendaria: Sian Heder. Iraupena: 111 minutu. Gair bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.