Ixadebalde merkealdien azokaren baita hamaika merkatarik postuak jarriko dituzte denden aurrealdean. Ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:30-20:00.
Korrika materiala eta arropa saltzeko mahaia jarriko du Elgetako Korrika batzordeak. 15:45-16:30, herri eskola atarian. 18:00-19:00, Mendizaleen plazan.
Oñatiko Udalak eskainitako Jabetze Eskolaren egitarauaren barruan antolatutako saioa. Ikastaroan, norberak erabakitako lekura autonomia osoz joateko ibilbideak diseinatzen ikasiko dituzte, baita baliabideak eta gaitasunak eskuratu ere. Mendian segurtasunez ibiltzeko orientazioko oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoak jasoko eta landuko dituzte. Horretarako, mapa eta iparrorratza erabiltzen ikasten jarraituko dute era praktiko batean. Irakaslea: Patri Espinar (euskaraz).
Andrea Gonzalez kazetariak aurkeztuta, argazki eta bideoen proiekzioa, Ana Goitiaren bakarrizketa, eta Ekiñe Casadoren eta Iraitz Agirreren musika.
Ostean, Uda-Azken, Bassagain eta Maixa Eta Malakias taldeen kontzertua. Sarrerak, bost eurotan, Bergarako Pol Pol eta Arrasateko Jai Zale tabernatan.
Dorleta Kortazarren eskutik ipuin kontaketa saioa: 80 amandre. Sarrerak, egunean bertan Torresoroan.
Mila Moldu talde oñatiarrak azken lana, 'Intra', aurkeztuko du gaur zinema aretoan. Sarrerak aurrez har daitezke.
'Beranduegi' podcasta, ordubeteko irratsaioa, bi ostegunetan behin, ARGIAren webgunean izaten dena. Gaztetxearen 10. urteurrena ospatzeko urtean zehar egingo ditugun ekintzen artean lehenengoa izango da honako hau. Urte osoan zehar era desberdinetako ekintza, hitzaldi, kontzertu eta abar izango dituzte gaztetxean '10 urtez Antixenan' lemapean.
'Coda. Los sonidos del tiempo' filma (AEB, 2021). Zuzendaria: Sian Heder. Iraupena: 111 minutu. Sarrera da bost euro.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Eraberritu den Natur Eskola bertatik bertara ikusteko aukera. 17:00etan, bisita gidatua egongo da.