Eskoriatzan egingo dute ibilaldia. 09:00etako autobusa hartuko dute.
Eguen Gizen eguna ospatuko dute, egun guztian zehar, Pake Leku elkartean.
10:30 – Herriko ikastetxeetako umeekin kalejira.17:00 – Potxin eta Patxin: Ingurumena landu. Eduardo Gorosarri plaza. (Eguraldi txarra egiten badu pilotalekuan).
Oñatiko inauteri txikia egingo dute gaur herriko hiru ikastetxeen partaidetzarekin, Oñatiko Inauteriak lantaldeak antolatuta.
Amaia Diaz de Monasteriogurenek egingo du berba, Arrasateko Nagusien Kontseiluak gonbidatuta.
Ixabel Agirresarobe eta Mattin ilustratzaileak etorriko dira gaur 6 urtetik gorako umeei zuzendutako ipuin kontaketa saioara, 'Ostegunk kontalariak' ekimenaren barruan (Sarrerak aurrez hartu behar dira)
Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) zehazteko bigarren parte-hartze saioa egingo da, eta oraingoan, ekipamenduak eta espazio publikoak izango dira ardatz.
Gaur egingo da otsaileko ohiko osoko bilkura.
Lucia Ixchiuk, Carlos Canok eta Walter Cucek egingo dute berba. Irekia.
Musika eta dantza eskolako dantzariekin eta trikitilariekin.
Oskar Alegria nafarraren 'Zumiriki' dokumentala (2019) Natur Eskolako ingurumen jardunaldien barruan. Iraupena: 122 minutu. Emanaldia eta solasaldia egilearekin.
Hard rock doinuak lantzen dituen laukote italiarraren kontzertua Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan. Sarrerak, zazpi euro.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Eraberritu den Natur Eskola bertatik bertara ikusteko aukera. 17:00etan, bisita gidatua egongo da.
'Hegaztiak, bizi-zantzuak', Félix Calvo izadi-argazkilariaren (Irun, 1957) erakusketa da. Natur Eskolak antolatu duen ingurumen jardunaldien barruan.