Kortaburu, Arriurdiñeta,Txurleku, Gorordo eta Urrexolagarai inguruetatik ibilaldia egingo du (zortzi kilometro eta erdi) Loramendi elkarteko Toponimia taldeak sasoi bateko kontuak gogora ekarriz. Oinetako egokiak eta bakoitzak bere hamarretakoa eramatea gomendatu dute.
Bertako produktuen azoka egingo dute Seber Altube plazan eta xarabeak izango dira protagonista. Arnas bideak eta defentsak gogortzeko xarabeak egiten irakatsiko dute 11:00etatik 12:00etara. Izena aldez aurretik eman behar da BAZen edo emailez: arrasate.eus.
Inauteriko koko-batzea berreskuratuko dute Elgetan. Konpartsa baserriz baserri ibiliko da zapatuan. 9:30 Eskea baserrietan (Uriarte, Arantzeta zeharra eta Egoetxeaga zeharra) 15:00 Aperitifa 16:30 Eskea baserrietan (Larrabil zeharra eta Uriburualdea) 18:00 Kalejira GOTx elektrotxarangarekin.
Udazken-neguko stock azoka, Ibai-Arteren eskutik. Gainera, Elen`s River Dixieland Band taldeak animatuko ditu Arrasateko kaleak, 18:30ean plazatik abiatuta.
'San Martingo hariztia'. Hitzaldia eta irteera egingo dituzte gaur Gabriel Iguiñiz eta Iban Simón-ekin. Natur Eskolak antolatutako ingurumen jardunaldien barruan.
Lehenbizi, Orienting saioa egingo dute hamar urtetik gorako haurrentzako. Gaztetxoagoak direnentzat, berriz altxorraren bila jokoa egingo dute herrian zehar. Ondoren, fruta arbolak landatuko dituzte herriko ortuetan. Bukatzeko, udalekuen bueltan hitz egiteko tartea hartuko dute.
4-6 urte arteko haurrendako eta beraien gurasoendako irakurketa saioa, Mari Garciak gidatuta.
3-12 urte artekoendako, bi hezitzaileren laguntzarekin.
Iaz, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Antzuolako herriari oparitu zioten gereziondoa landatuko dute zapatuan. Bipozaren eguna izenpean egingo dute zuhaitz landaketa.
12:00etan, Bergarako erraldoi taldearen eta Elgoibarko dultzaineroen, eta Aitor Olea eta Iñigo Alberdi organo-jotzaileen emanaldia; eta, 20:00etan, kontzertua: Bergarako parrokiako korua, Musika eskola, txistulari banda eta Aitor Olea.
Lubakiren eskutik. Irekia.
22. Korrikaren materiala jarriko dute salgai Durana kalean, Korrika batzordeko kideek.
Aratusteen berri ematera etorriko da Txapel Txin: - 12:00: Kalejira, erraldoi txiki eta gaitariekin. - 13:00: Txapel Txinen irteera eta Mangera party. - 18:30: Orkresta elektrotxaranga eta pregoia. - 20:30: Kontzertua Mitarten, Banana shake.
'Tengamos la fiesta en paz' filma (Espainia, 2021). Zuzendaria: Juan Manuel Cotelo. Iraupena: 102 minutu. Sarrera da lau euro.
Jesus Perez Artuche egileak aurkeztuko du, Angiolillo Liburutegiak gonbidatuta.
Liher talde donostiarra garu Verdury Hall – Gaztelekuan. Sarrera da sei euro (+gastuak) eta Txokolateixan eta udal webgunean jarriko dituzte salgai urtarrilaren 29an.
Errotxapeako Gaztetxearen aldeko jaialdia haren etxegabetzearen ondorioz izandako kostu ekonomikoei aurre egiten laguntzeko. Sarrera da: soldatadunek bost euro eta gabeek hiru euro.
Oi! doinuak nagusituko dira gaztetxean, Kaleko Urdangak, Harry May eta Oldarkor taldeen emanaldiekin.
'La abuela' filma (Espainia, 2021). Zuzendaria: Paco Plaza. Iraupena: 99 minutu. Sarrea da bost euro.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Eraberritu den Natur Eskola bertatik bertara ikusteko aukera. 17:00etan, bisita gidatua egongo da.
'Hegaztiak, bizi-zantzuak', Félix Calvo izadi-argazkilariaren (Irun, 1957) erakusketa da. Natur Eskolak antolatu duen ingurumen jardunaldien barruan.
+55 elkartegiak ekimenaren barruan antolatutako saioak izango dira: otsailaren 15ean eta 22an izango dira. Izena eman behar da udaletxean edo emailez –itxasokultura@gorbeialdea.eus–, otsailaren 14a baino lehen. Ania Ibisate fisioterapeutak emango ditu saioak.