Juliette Binoche protagonista den En un muelle de Normandia (Frantzia, 2021, 106 min.) filma izango da. Sarrera: 3 euro.
'Ostegun kontalariak' saiorako gonbidapen txartelak banatzen hasiko dira gaur. Ipuin kontaketa saioa otsailaren 24an izango da Ixabel Agirresarobe eta Mattin ilustratzailearen eskutik; 6 urtetik gorako neska-mutikoei zuzenduta (gurasorik gabe)
Pake Lekuk antolatuta, 'Arrantza Euskal Herrian' hitzaldia egingo du Juan Antonio Apraiz bermeotarrak (otsaileko irteerari lotutako hitzaldia).
22.Korrikaren nondik norakoak eta herrian egingo direnak ezagutzeko aukera izango da bileran, eta, horrela, nahi izanez gero, herrirako bestelako ekitaldiak proposatzekoa ere bai. Horrez gain, herrian egin beharreko lanak zerrendatu eta banatuko dituzte.
Treba Gurasoak egitasmoaren barruan Komunikazio ez bortitza hitzaldia eskainiko du Nerea Mendizabal psikopedagogo eta gizarte hezitzaileak. Gazteleraz izango da.
'No somos nada' filma. Zuzendaria: Javier Corcuera. Iraupena: 100 minutu. Gaur da ikuslearen eguna. Sarrera da lau euro.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Eraberritu den Natur Eskola bertatik bertara ikusteko aukera. 17:00etan, bisita gidatua egongo da.
'Hegaztiak, bizi-zantzuak', Félix Calvo izadi-argazkilariaren (Irun, 1957) erakusketa da. Natur Eskolak antolatu duen ingurumen jardunaldien barruan.