Marina Lertxundik egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Mankomunitateak Salbador kalean ipiniko du garbigune ibiltaria, eguaztenean, 10:00etatik 21:00etara.
"Irakurketa hautatuak, pentsamoldea zabaltzeko eta esaten dena gehiago pentsatzeko" izenburupean testu-zerrenda bat hautatu dute. Testu horiek, lehenik, banaka irakurriko dituzte, eta, ondoren, iradokitzen dituzten ideia nagusiak taldean hausnartuko eta eztabaidatuko dituzte. Iraupena: 12 ordu. Prezioa: 10 euro. Irakaslea: Luciana Alfaro. Jabetze Eskolaren barruan.
Leyre Canok egingo du berba, gurasoendako hitzaldi zikloaren baitan. Izenak: BAZen, 943-25 20 00 telefonoan edo Arrasate.eus atarian.
STH taldeak antolaturiko hitzaldia, 'Argindarraren arrakala, zer dago honen prezioaren igoeraren atzean?' izenburupean.
Otsailaren 9an, eguaztena, autokontsumo partekatuari buruzko bilera irekia egingo da Torresoroan, 18:30ean. Instalazio-kokaleku posibleak kontuan hartuta interesa duten herritarrekin taldeak antolatzen hastea da bileraren helburuetako bat.
Korrika batzordea eratu eta lehenengo batzarra egingo dute. Interesa duten guztiendako izango dituzte ateak zabalik.
Korrikaren inguruan Eskoriatzan antolatuko diren ekintzak programatzeko eta lekukoa eramango dutenen parte-hartzea adosteko, Korrika batzordea eratuko da. Lehenengo bilera aste honetan egingo da, bihar, eguaztena, kultura etxean, 18:30ean. Bilera irekia izango da.
Elgetako udal liburutegiak antolatutako Bibliobero egitasmoaren baitan hitzaldia egingo du Mahibar&Co. zerbitzuko Ainara Brusau Salaberriak. Sexologoa eta gizarte langilea da. Hitzaldiaren izenburua da: Pornografiaren argiak eta itzalak.
D2030 Garapen Iraunkorrerako Sarearen eta Errez Kooperatibaren eskutik, basoak modu errentagarri, jasangarri eta bateratuan landuko dituen proiektua aurkeztuko dute, bestelako basogintza eredu baten bidean.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Eraberritu den Natur Eskola bertatik bertara ikusteko aukera. 17:00etan, bisita gidatua egongo da.
'Hegaztiak, bizi-zantzuak', Félix Calvo izadi-argazkilariaren (Irun, 1957) erakusketa da. Natur Eskolak antolatu duen ingurumen jardunaldien barruan.