Oñatiko Udalak eskaintzen duen Jabetze Eskolaren barruan antolatutako tailerra da. Saioak emakume migratuei zuzenduta daude. Dinamika parte-hartzaileen bidez, migrazio-prozesuei, indarkeria esperientziei eta arrazakeriari lotutako ondoezak eta deserrotzeak landuko dituzte. Konfiantza eta konfidentzialtasun espazio batean, autozainketa psiko-afektiborako tresna eta praktika kolektiboak sortu eta indartuko dituzte. Irakaslea: Úrsula Santa Cruz (gazteleraz). Zapatuan eta domekan, sei ordu. Doan.
Hildakoak gogoratzeko gereziondoa landatuko dute Tortolis ludotekakoek. Urtarrilaren 28an, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna izango da, eta antzezlanak dolua eta heriotza lantzea ditu helburu. Hori horrela, antzezlanean herriko eragile bati zuhaitz bat oparitzen diote eta hura landatzeko ardura eman. Eskoriatzan Tortolis ludotekak jasoko du zuhaitza, eta ludoteka izango da herriko haur eta familiekin batera, zuhaitza landatuko duena.
Elgetako Udalak bi ordu tarte jarri ditu gazteendako prestatutako etxebizitza partekatua bisitatzeko. Elgetan erroldatuta dauden 18 eta 30 urte arteko herritarrak izango dute bisitatzeko aukera. Otsailak 4, 17.30etatik 18.00ak bitartean. Otsailak 6, 12.30etatik 13.00ak bitartean. Hitzordua da etxe atarian, Mendizaleen Plaza 3.
Abenturaz beteriko Ilargirantz animaziozko film luzea (Alemania, 85 min.) izango dute neska-mutikoek, euskaraz.
'Canta 2' animaziozko filma (AEB, 2021). Zuzendaria: Garth Jennings. Iraupena: 110 minutu. Sarrera da lau euro.
0-8 urte arteko haurrendako eta euren familiendako txokoa, aisialdiaz eta jolasaz gozatzeko.
Dolua gaitzat hartuta antzerkia eta dantza fusionatzen duen Eresia ikuskizuna. Belen Cruz, Oier Zuñiga eta Eneko Gil artistak izango dira agertokian. Udalbiltzaren Geuretik sortuak bekarekin egindako ikuskizuna. Sarrera 5 euro da. Aurrez salgai egongo dira Lola jatetxean eta egunean bertan leihatilan edukiera bete arte.
La Dama Errante konpainiak 'Altsasu' antzezlana ekarriko du gaur Oñatira. Sarrera da 10 euro.
Imanol Ituñok idatzi eta Juan Pañosek interpretatutako lana. Ramper 20. eta 30. hamarkadetako pailazorik famatuena izan zen Espainian. Bere itxurako marrazki bizidun bat zeukan, bere ahotsa garaiko arbel diskoetan grabatuta utzi zuen, pelikula bat errodatu eta likoreak eta guzti zituen bere izenarekin. Hizkuntza: gaztelaniaSarrera: 5 € (Kiroldegia eta www.bibe.me)
2003an jaiotako kintoek dantza saioa eskainiko dute.
'El callejón de las almas perdidas' filma (AEB, 2021). Zuzendaria: Guillermo del Toro. Iraupena: 150 minutu. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.