Santa Ageda egunez kalerik kale ibiliko dira kantuan 2003an jaiotako kintoak. Iluntzean, 19:00etan, lehenengo dantza saioa egingo dute Herriko Plazan.
Otsailaren 5ean, zapatua, 09:30ean elkartuko dira plazan. Herriko kaleak eta baserriak alaituko dituzte, eta aurten ez dute bazkaririk egingo.
4-6 urte arteko haurrendako eta beraien gurasoendako irakurketa saioa, Mari Garciak gidatuta.
3-12 urte artekoendako, bi hezitzaileren laguntzarekin.
Urte berean jaiotakoak elkartzeko eguna izaten da, eta herriko elkarteetan eta tabernetan bazkaria izaten dute ospakizunera animatzen direnek.
Loramendi elkarteko Toponimia taldeko kide diren Julen Abasolok eta Gorka Madinabeitiak Aretxabaleta. Hamaika ibilaldi eta istorio liburua aurkeztuko dute. Herriko bazterrak, izenak eta istorioak ezagutzera emateko asmoarekin egindako lana da.
Abenturaz beteriko Ilargirantz animaziozko film luzea (Alemania, 85 min.) izango dute neska-mutikoek, euskaraz.
'Canta 2' animaziozko filma (AEB, 2021). Zuzendaria: Garth Jennings. Iraupena: 110 minutu. Sarrera da lau euro.
Udalbiltzaren Geuretik sortuak ekimenaren barruan sortutako antzezlana da Eresia. Oier Zuñiga, Belen Cruz eta Eneko Gil dira protagonistak. Otsailaren 5ean, zapatua, 19:00etan, Torresoroan izango da ikusgai. Sarrerak 5 eurotan liburutegian eta udaletxean.
2003 eta 2004 urteetan jaiotakoek egingo dute dantzan. Aurten, Gorosarri plazan.
La Dramatica Errante taldearen lana. Sarrerak, zortzi euro.
'El callejón de las almas perdidas' filma (AEB, 2021). Zuzendaria: Guillermo del Toro. Iraupena: 150 minutu. Sarrera da bost euro.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.