Arturo Goikoetxea neurologoak gidatuta. Ordu eta erdiko bost saio, otsailaren 3an hasita. Izena emateko (20 euro pertsonako): goienagusi@gmail.com.
San Blas eguna bada ere, osasun egoeraren ondorioz, Apotzagaetxebarriko Salluente ermitara ez joatea erabaki dute parrokiako kideek. Horren ordez, parrokian bedeinkatuko dituzte jakiak.
Santa Ageda eskea egingo dute otsailaren 5ean, eta otsailaren 3an entsegua. Udaletxeko arkupetan izango da, 19:00etan.
'La vida era eso' filma (Espainia, 2020). Zuzendaria: David Martín de los Santos. Iraupena: 109 minutu. Sarrera da bost euro.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.