Batuko den plastiko mota da: Siloa estaltzeko erabiltzen den plastikoa. Belar boletan erabiltzen den plastikoa. Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastikoa. Negutegiak estaltzeko plastikoa. Arratsaldez utzi behar da plastikoa, finkatutako lekuetan, beste nonbait nahi bada aurretik deitu behar da adosteko. Bilketa lekuren bat aldatu gura izanez gero deitu egin behar da: 943 76 2 547 telefonora. Oñatin plastikoa batzeko puntuak dira: Zanartu, Zuazola inguruan. Murgialdai, Asentsio ermitan. Olabarrieta, autobus geltokian. Musika Eskola gainekaldean. Oharra: Sokak eta sareak plastikotik bereiztu behar dira, zaku batean ondo biluta atera beharko dira. Plastikoa txukun ez badago, puntu horretan ez da bilketa egingo.
Tailerrean generozko komunikazio-estiloei buruz hausnartuko dute eta asertibitatez komunikatzeko tresna berriak erabiltzen ikasiko. Irakaslea: Pepa Bojó. Iraupena: 20 ordu, urtarrilaren 18tik martxoaren 29ra. Prezioa: 20 euro. Jabetze Eskolaren barruan.
Arabako lurralde historikoko 55 urte baino gehiago duten pertsonendako programa soziokulturala jarri du martxan Arabako Aldundiak. Urtarrilaren 25erako antolatuta zegoen hitzaldia atzeratu egin dute.
Kantsatzeke Mendi taldeak jakinarazi du urtarrileko martitzenetan bazkide egiteko eta federatzeko aukera izango dela. Ordezkariak kultura etxeko bigarren solairuan izango dira, 19:00etatik 20:00etara. Tramite osoa etxetik egiteko aukera ere izango da aurten. Bete beharrezko formularioa hemen. "Formularioa betetzerakoan zalantzaren bat izanez gero, idatzi lasai, azalduko dizuegu-eta", azaldu dute.
Iaz nazioarteko hainbat zinema jaialditan sariak jasotako Petite maman filma (Frantzia, 2021, 72 min.) eskainiko dute.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Itziar Azpirozek sortutako erakusketak landare prentsatuak, lehorrak eta naturako osagarri desberdinen konposaketak azaltzen ditu. Kolore, forma eta testura ezberdinak erabilita, Ama Lurrarekiko lotura adieraztea du helburu. Ordutegia: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00 Zapatuetan: 11:00-13:00
"Habitat" jakin batean gizakiak jokatu duen historia kontatzen da, ekologian ere erabiltzen den habitat kontzeptuarekin batera, gizakiak sortutako hizkuntza, kultura eta erakundeak aztertuz, XIX. mendera arte.