Ikerlaneko Jon Perez ikertzaileak, Goienagusik gonbidatuta, honako hitzaldia eskainiko du: Makina autonomoak. Zer diren. Gizarteari, eta gizabanako bakoitzari, sortzen dizkioten erronkak.
Pentsio duinak eskatzeko herriko hainbat pentsiodunek eta erretiratuek deitutako elkarretaratzea
Ingo Xonau egitasmoko kideen laguntzarekin, noka egiten duten emakumeen esperientzietara gerturatu eta galdutakoa elkarlanean berreskuratzeko aukera eskaini nahi du ikastaro honek. Irakaslea: Beatriz Irizar (Ingo Xonau). Iraupena: 20 ordu, azaroaren 8tik urtarrilaren 31ra. Prezioa: 20 euro. Jabetze Eskolaren barruan.
'Spencer' filma (Erresuma Batua, 2021). Zuzendaria: Pablo Larrain. Iraupena: 116 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Paul Schrader zuzendariaren El contador de cartas filma (Estatu Batuak, 2021, 112 min.) eskainiko dute helduendako. Sarrera: 4 euro.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Itziar Azpirozek sortutako erakusketak landare prentsatuak, lehorrak eta naturako osagarri desberdinen konposaketak azaltzen ditu. Kolore, forma eta testura ezberdinak erabilita, Ama Lurrarekiko lotura adieraztea du helburu. Ordutegia: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00 Zapatuetan: 11:00-13:00
"Habitat" jakin batean gizakiak jokatu duen historia kontatzen da, ekologian ere erabiltzen den habitat kontzeptuarekin batera, gizakiak sortutako hizkuntza, kultura eta erakundeak aztertuz, XIX. mendera arte.