Tailerrean generozko komunikazio-estiloei buruz hausnartuko dute eta asertibitatez komunikatzeko tresna berriak erabiltzen ikasiko. Irakaslea: Pepa Bojó. Iraupena: 20 ordu, urtarrilaren 18tik martxoaren 29ra. Prezioa: 20 euro
Doluaren gainean jardungo dute Iñaki Peña medikuak –Mendian hil, hirian hil dokumentalaren zuzendaria– eta Eider Otxoa dolu-lagunak.
Kantsatzeke Mendi taldeak jakinarazi du urtarrileko martitzenetan bazkide egiteko eta federatzeko aukera izango dela. Ordezkariak kultura etxeko bigarren solairuan izango dira, 19:00etatik 20:00etara. Tramite osoa etxetik egiteko aukera ere izango da aurten. Bete beharrezko formularioa hemen. "Formularioa betetzerakoan zalantzaren bat izanez gero, idatzi lasai, azalduko dizuegu-eta", azaldu dute.
STH taldearen eskutik, metabolismo sozialaren formazioa.
Aitor Merinok zuzendutako Fantasia dokumentala eskainiko dute. Zahartzaroaren, familiaren eta oroimenaren gaineko gogoeta egiten du.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Itziar Azpirozek sortutako erakusketak landare prentsatuak, lehorrak eta naturako osagarri desberdinen konposaketak azaltzen ditu. Kolore, forma eta testura ezberdinak erabilita, Ama Lurrarekiko lotura adieraztea du helburu. Ordutegia: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00 Zapatuetan: 11:00-13:00
"Habitat" jakin batean gizakiak jokatu duen historia kontatzen da, ekologian ere erabiltzen den habitat kontzeptuarekin batera, gizakiak sortutako hizkuntza, kultura eta erakundeak aztertuz, XIX. mendera arte.