Astelehena, urtarrilak 17



12:00

Pentsiodunen elkarretaratzea

Foruen plaza, Oñati | Elkarretaratzea

Pentsio duinak eskatzeko herriko pentsiodunek eta erretiratuek deitutako elkarretaratzea

Pentsiodunen elkarretaratzea Foruen plaza

Pentsio duinak eskatzeko herriko pentsiodunek eta erretiratuek deitutako elkarretaratzea


15:00

Podologoa erretiratuendako

Elgetako kultura etxea, Elgeta | Bestelakoak

Xalbadorpe elkarteak antolatuta podologo zerbitzua erretiratuendako. Kontsulta kultura etxean izango da. Beharrezkoa da aurrez txanda hartzea: 667 80 70 06 (Olga Fernandez). COVID-19a dela-eta derrigorrezkoa izango da musukoaren erabilera.

Podologoa erretiratuendako Elgetako kultura etxea

Xalbadorpe elkarteak antolatuta podologo zerbitzua erretiratuendako. Kontsulta kultura etxean izango da. Beharrezkoa da aurrez txanda hartzea: 667 80 70 06 (Olga Fernandez). COVID-19a dela-eta derrigorrezkoa izango da musukoaren erabilera.


17:30

Euskarari buruzko ikerketa sozio-juridikoaren aurkezpena

Online - Zoom, Debagoiena | Aurkezpena

IISJ-ko ikasle ohi Ihintza Palacin Mariskalek,  masterraren ikasle ohiak, bere doktorego gaiari buruzko aurkezpena egingo du. Euskarari buruzko ikerketa sozio-juridikoa aurkeztuko du; hezkuntzaren eta komunikabideen arloak jorratu ditu Iparraldeko zein Hegoaldeko marko juridikoa aintzat hartuta. Aurkezpen honek ziklo berri bat irekiko du Oñati Community-n, non ikasle ohiek doktoretzaren defentsa prestatzeko aurkezpena egingo duten. Konektatzeko helbidea:  https://forms.gle/ZajMZTe17PpNha9e6

Euskarari buruzko ikerketa sozio-juridikoaren aurkezpena Online - Zoom

IISJ-ko ikasle ohi Ihintza Palacin Mariskalek,  masterraren ikasle ohiak, bere doktorego gaiari buruzko aurkezpena egingo du. Euskarari buruzko ikerketa sozio-juridikoa aurkeztuko du; hezkuntzaren eta komunikabideen arloak jorratu ditu Iparraldeko zein Hegoaldeko marko juridikoa aintzat hartuta. Aurkezpen honek ziklo berri bat irekiko du Oñati Community-n, non ikasle ohiek doktoretzaren defentsa prestatzeko aurkezpena egingo duten. Konektatzeko helbidea:  https://forms.gle/ZajMZTe17PpNha9e6


18:00

Noka, emakumeen ahalduntzerako tresna

Euskaldun Berria gela, Oñati | Ikastaroak

Ingo Xonau egitasmoko kideen laguntzarekin, noka egiten duten emakumeen esperientzietara gerturatu eta galdutakoa elkarlanean berreskuratzeko aukera eskaini nahi du ikastaro honek. Irakaslea: Beatriz Irizar (Ingo Xonau). Iraupena: 20 ordu, azaroaren 8tik urtarrilaren 31ra. Prezioa: 20 euro. Jabetze Eskolaren barruan.

Noka, emakumeen ahalduntzerako tresna Euskaldun Berria gela

Ingo Xonau egitasmoko kideen laguntzarekin, noka egiten duten emakumeen esperientzietara gerturatu eta galdutakoa elkarlanean berreskuratzeko aukera eskaini nahi du ikastaro honek. Irakaslea: Beatriz Irizar (Ingo Xonau). Iraupena: 20 ordu, azaroaren 8tik urtarrilaren 31ra. Prezioa: 20 euro. Jabetze Eskolaren barruan.


18:30

'Habitat · ezkutatu diguten historia' erakusketaren bisita gidatua

Kultura etxeko erakusketa aretoa, Oñati | Bisita gidatua

"Habitat" jakin batean gizakiak jokatu duen historia kontatzen da, ekologian ere erabiltzen den habitat kontzeptuarekin batera, gizakiak sortutako hizkuntza, kultura eta erakundeak aztertuz, XIX. mendera arte. Beñi Agirre izango da gidaria. Nabarralde elkartearekin batera antolatutako bisita. Erakusketa hilaren 31ra arte egongo da zabalik.

'Habitat · ezkutatu diguten historia' erakusketaren bisita gidatua Kultura etxeko erakusketa aretoa

"Habitat" jakin batean gizakiak jokatu duen historia kontatzen da, ekologian ere erabiltzen den habitat kontzeptuarekin batera, gizakiak sortutako hizkuntza, kultura eta erakundeak aztertuz, XIX. mendera arte. Beñi Agirre izango da gidaria. Nabarralde elkartearekin batera antolatutako bisita. Erakusketa hilaren 31ra arte egongo da zabalik.


19:30

'Mamá o papá' pelikula

Seminarixoa, Bergara | Zinema

Helduendako.

'Mamá o papá' pelikula Seminarixoa

Helduendako.


19:30

'The King's Man: La primera misión' filma

Zinema aretoa, Oñati | Zinema

'The King's man: La primera misión' filma (Erresuma Batua 2021). Zuzendaria: Matthew Vaughn. Iraupena: 131 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.

'The King's Man: La primera misión' filma Zinema aretoa

'The King's man: La primera misión' filma (Erresuma Batua 2021). Zuzendaria: Matthew Vaughn. Iraupena: 131 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.


19:30

'El amor en su lugar' filma

Amaia antzokia, Arrasate | Zinema

Helduendako.

'El amor en su lugar' filma Amaia antzokia

Helduendako.



17:30
20:30

'Neandertal Lurraldea' erakusketa

Kulturate, Arrasate | Erakusketak

Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.

'Neandertal Lurraldea' erakusketa Kulturate

Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.



11:00
20:00

'Naturaren leihoak' erakusketa

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Erakusketak

Itziar Azpirozek sortutako erakusketak landare prentsatuak, lehorrak eta naturako osagarri desberdinen konposaketak azaltzen ditu. Kolore, forma eta testura ezberdinak erabilita, Ama Lurrarekiko lotura adieraztea du helburu. Ordutegia: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00 Zapatuetan: 11:00-13:00

'Naturaren leihoak' erakusketa Arkupe kultura etxea

Itziar Azpirozek sortutako erakusketak landare prentsatuak, lehorrak eta naturako osagarri desberdinen konposaketak azaltzen ditu. Kolore, forma eta testura ezberdinak erabilita, Ama Lurrarekiko lotura adieraztea du helburu.

Ordutegia:

  • Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00
  • Zapatuetan: 11:00-13:00


18:00
20:00

'Habitat · ezkutatu diguten historia'

Kultura etxeko erakusketa aretoa, Oñati | Erakusketak

"Habitat" jakin batean gizakiak jokatu duen historia kontatzen da, ekologian ere erabiltzen den habitat kontzeptuarekin batera, gizakiak sortutako hizkuntza, kultura eta erakundeak aztertuz, XIX. mendera arte.

'Habitat · ezkutatu diguten historia' Kultura etxeko erakusketa aretoa

"Habitat" jakin batean gizakiak jokatu duen historia kontatzen da, ekologian ere erabiltzen den habitat kontzeptuarekin batera, gizakiak sortutako hizkuntza, kultura eta erakundeak aztertuz, XIX. mendera arte.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»