Maria Juncayren eskutik, Jabekuntza Eskolaren baitan. Izena emateko: berdintasuna@bergara.eus edo 943-77 91 06.
'Canta 2' filma (AEB, 2021). Zuzendaria: Garth Jennings. Iraupena: 110 minutu. Sarrera da lau euro.
Encanto animaziozko film luzea izango dute neska-mutikoek familia giroan ikusteko. Sarrera: 4 euro.
0-8 urte arteko haurrendako eta euren familiendako txokoa, aisialdiaz eta jolasaz gozatzeko.
Helduendako, AXT Teatroren eskutik. Sarrerak, hamar euro.
'The King's man: La primera misión' filma (Erresuma Batua 2021). Zuzendaria: Matthew Vaughn. Iraupena: 131 minutu. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Itziar Azpirozek sortutako erakusketak landare prentsatuak, lehorrak eta naturako osagarri desberdinen konposaketak azaltzen ditu. Kolore, forma eta testura ezberdinak erabilita, Ama Lurrarekiko lotura adieraztea du helburu. Ordutegia: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00 Zapatuetan: 11:00-13:00
Aratusteetako koko-batzea berreskuratzeko ekimenak martxan jarraitzen du Elgetan. Goibeko Euskaltzaleen Topagunearen eta Ozkarbi elkartearen ekimenez sortutako lantaldeak otsailaren 19rako iragarri zuen orain hilabete batzuk. Aste bukaera honetan jantzien nolakotasuna ikusteko erakusketa egongo da Salbador kaleko zeramika gelan.
Xalbadorpe erretiratuen elkartetik jakinarazi dute proposamena jaso dutela Antzuolako Landatxope elkartetik elkarlanean irteera bat antolatzeko. Irteera maiatzaren 24tik 30era izango da Extemadurara. Prezioa da 565 euro. Informazio gehiago eta izen-ematea egiteko aukera eskainiko dituzte hilaren 15ean eta 16an, Ozkarbi elkartean, 12.00etatik 13:00etara.