Zuhaitz Feria izango da Seber Altube plazan (08:00-14:00), eta bost mintegik askotariko landareak eta zuhaitzak eskainiko dituzte. Zuhaitz landaketa ere egingo dute Etxezarreta parkean; Musakolako San Isidron elizan elkartuko dira (10:00) hara joateko. Izena aldez aurretik eman behar da: 943 25 20 05.
0 eta 10 urte bitartean egiten den pantailen erabileraren gaineko hitzaldia antolatu du Arizmendi ikastolak. Amaia Arroyo Sagastak –Komunikazioan eta Hezkuntzan doktorea eta teknologia digitaletan espezializatutako Hezkuntza Bereziko irakaslea eta ikertzailea HUHEZIn eta KoLaborategiko koordinatzailea– gidatuko du eta online ere jarraitu ahal izango da. Hitzaldira bertaratzeko edo streaming bidez jarraitzeko aldez aurretik eman behar da izena; hemen: https://forms.gle/kPfGM8bFALT8dGrM7
'Canta 2' filma (AEB, 2021). Zuzendaria: Garth Jennings. Iraupena: 110 minutu. Sarrera da lau euro.
Euskaraz eskainiko diete neska-mutikoei Trash animaziozko filma. Zuzendaria: Francesco Dafano. Iraupena: 88 min.
Ozkarbi elkarteko zuzendaritzak jakinarazi du zapatuan egingo dela urteko ohiko batzarra. Pandemia dela-eta, azkenean, Espaloia kafe antzokian izango da. Lehenengo deialdia 18:45ean da eta bigarrena 19:00etan. Bazkideak parte hartzera animatu dituzte. Gaien zerrenda Aurkezpena. Aurreko aktaren laburpenaren irakurketa eta onarpena. Urteko jarduerak aurkeztea: diru kontuak, hobekuntzak, erabilera… Elkarteak izandako harremanak aurkeztea: Udalarekin, kooperatibarekin…. 2022rako ekintzen proposamena 2022rako bazkide kuotak eta sarrera kuota onartzea. 2022rako aurrekontua aztertzea eta onartzea. Osoko bazkideen altak eta bajak onartzea. Garbitasuna. Zuzendaritza berria: aurkezpena eta karguak bozkatzea. Norberak dakarrena.
Rodrigo Cortes zuzendariaren El amor en su lugar filma (Espainia, 2021, 103 min.) helduendako.
Dolua gaitzat hartuta antzerkia eta dantza fusionatzen duen Eresia ikuskizuna sortu dute Belen Cruz, Oier Zuñiga eta Eneko Gil aktoreek, Geuretik sortuak bekari esker.
Punk-rock eta hardcore doinuak gaur entzungai Oñatiko Gaztelekuan The Guilty Brigade eta Libertad Condicinal taldeekin. Sarrerak salgai sei eurotan (+gastuak) abenduaren 29tik, Txokolateixan eta Udalaren web orrialdean.
'The King's man: La primera misión' filma (Erresuma Batua 2021). Zuzendaria: Matthew Vaughn. Iraupena: 131 minutu. Sarrera da bost euro.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Itziar Azpirozek sortutako erakusketak landare prentsatuak, lehorrak eta naturako osagarri desberdinen konposaketak azaltzen ditu. Kolore, forma eta testura ezberdinak erabilita, Ama Lurrarekiko lotura adieraztea du helburu. Ordutegia: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00 Zapatuetan: 11:00-13:00
Aratusteetako koko-batzea berreskuratzeko ekimenak martxan jarraitzen du Elgetan. Goibeko Euskaltzaleen Topagunearen eta Ozkarbi elkartearen ekimenez sortutako lantaldeak otsailaren 19rako iragarri zuen orain hilabete batzuk. Aste bukaera honetan jantzien nolakotasuna ikusteko erakusketa egongo da Salbador kaleko zeramika gelan.
Xalbadorpe erretiratuen elkartetik jakinarazi dute proposamena jaso dutela Antzuolako Landatxope elkartetik elkarlanean irteera bat antolatzeko. Irteera maiatzaren 24tik 30era izango da Extemadurara. Prezioa da 565 euro. Informazio gehiago eta izen-ematea egiteko aukera eskainiko dituzte hilaren 15ean eta 16an, Ozkarbi elkartean, 12.00etatik 13:00etara.