Isabel Mellenek egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Tuteran izandako erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du Udalak.
"Oñatin etxebizitzen inguruan dagoen arazoa gizarteratzeko asmoz" herriko zenbait eragilek egindako dokumentala da 'Oñatin bizi nahi dut. Etxerik gabe, nolako bizitza?' ikus-entzunezkoa.
Iaz nazioarteko hainbat zinema jaialditan sariak jasotako Petite maman filma (Frantzia, 2021, 72 min.) eskainiko dute jatorrizko bertsioan, azpitituluekin. Sarrera: 3 euro.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Itziar Azpirozek sortutako erakusketak landare prentsatuak, lehorrak eta naturako osagarri desberdinen konposaketak azaltzen ditu. Kolore, forma eta testura ezberdinak erabilita, Ama Lurrarekiko lotura adieraztea du helburu. Ordutegia: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00 Zapatuetan: 11:00-13:00