Ingo Xonau egitasmoko kideen laguntzarekin, noka egiten duten emakumeen esperientzietara gerturatu eta galdutakoa elkarlanean berreskuratzeko aukera eskaini nahi du ikastaro honek. Irakaslea: Beatriz Irizar (Ingo Xonau). Iraupena: 20 ordu, azaroaren 8tik urtarrilaren 31ra. Prezioa: 20 euro. Jabetze Eskolaren barruan.
Tentazioa taldearen eskutik. Aitziber Garmendia oholtza gainean. Sarrerak, hamar euro.
'La familia perfecta' filma (Espainia, 2021). Zuzendaria: Arantxa Echevarria bilbotarra. Iraupena: 110 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Itziar Azpirozek sortutako erakusketak landare prentsatuak, lehorrak eta naturako osagarri desberdinen konposaketak azaltzen ditu. Kolore, forma eta testura ezberdinak erabilita, Ama Lurrarekiko lotura adieraztea du helburu. Ordutegia: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00 Zapatuetan: 11:00-13:00