Herriko pilotariek elkarren aurkako partiduak jokatuko dituzte; benjaminak, kimuak, kadeteak, gazteak eta seniorrak elkartuko dira.
Ordutegia: 11:00-14:00 eta 16:00-20:00.
12:00 - 13:00 Olentzeroren laguntzaileek eskutitzak jasoko dituzte plazan. 13:00 Trikitixa Eskolako ikasleen kalejira herrian zehar. 17:00 Apotzagatik datozen Olentzerori eta Mari Domingiri ongi etorria.
Tximista taldeak antolatuta Ginkana gaztea egingo dute ping-pong mahaiaren inguruan. 12-16 urte bitarteko guztiak daude parte hartzera gonbidatuta.
Olentzerok udaletxeko balkoitik agurtuko ditu haurrak, jende pilaketarik ez egoteko eta ez da kalejirarik egingo. Herriko Plazaren azalera bere osotasunean erabiltzea eskatu du Udalak jende pilaketak ekiditeko. Udaletxeko agurra amaitu ondoren Olentzerok auzoz auzo gurdian herriko auzoetara egingo du bisita, arrazoi ezberdinengatik etxeetan dauden haurrak agurtzeko.
Umeek euren gutunak entregatzeko aukera izango dute.
Guraso elkarteak antolatuta, Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira etxeko txikienak bisitatzera.
Musakola-Gipuzkoa etorbidea-Otalora-Zarugalde-Uribe auzoa-Loramendi kalea-Arimazubi-San Andres- Maiatzaren 1 kalea-Txaeta ibilbidea egingo du.
Desfilea kalerik kale, kiroldegitik irtenda. Ez dute geldialdirik egingo.
Gabon kantak musika bandaren eskutik. Gabonetako egitarauaren barruan. Hasiera batean kontzejupean egitea zen asmoa, baina egoeragatik, plazako frontoian izango da.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Olentzeroren eta Mari Domingiren irudiak eskutitzak jasotzen egongo dira Santa Ana antzokiko sarreran. Abenduaren 18tik 24ra.
Abenduaren 18tik 31ra bitartean Ibarraundi museoan egongo da Maite Carrilloten lanen erakusketa. Erakusketaren ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 18:00 – 20:00 Larunbatak eta igandeak: 13:00 – 14:00 eta 18:00 – 20:00 Abenduak 24 eta 31: 18:00 – 20:00 Abenduak 25: Itxita
Kubari buruzko informazioa, zortzi paneletan jasota. Ikusgai, hilaren 31ra arte. Ordutegia: 17:00-20:00.
Gabon egunen bueltan, Antzuolako Sarek eta ‘Ez dut moztuko bizarra’ taldeak hainbat ekintzak antolatu dituzte. Abenduaren 24an, egubakoitza, Zurrategin, 12:30ean salda eta txorizoa banatuko dute, eta 19:00etan kontzentrazioa.