Herriko baserritarren garaiko produktuak erosteko aukera.
Gaizka Menaren eskutik. Informazio gehiagorako: 685 75 33 78.
Itur Zuri taldeak antolatuta izango da: bisita gidatua izango dute museoan Mujeres de la abstraccion erakusketa ikusteko, eta ondoren bazkaria eta paseoa. Abenduaren 18an, 10:00etan irtengo dira Aramaiotik eta bueltarako autobusa 20:00etan hartuko dute. Bazkideek 35 euro ordaindu beharko dute eta ez bazkideek 40 euro.
Gobernuz Kanpoko Erakundeen azoka antolatu du beste urte batez Elkar Hezi ikastetxeak. Goiz osoan zehar, herriko plazan.
Ikastaroak lagundu gura du krisiaren izaera eta haren egiturazko arrazoiak zein diren ulertzen. Era beran, bizitza jasangarriago bat lortzeko irtenbideetan, praktiketan eta utopien diseinuan ere jarriko dute arreta. Irakaslea: Yayo Herrero. Iraupena: sei ordu (10:30-13:30 eta 16:00-19:00). Prezioa: Doan. Jabetze Eskolaren barruan.
Zapatuan, 11:00etan abiatuta, bisita gidatua Elgetako eliza ezagutzeko. Gidariak XVI. mendeko erretaularen inguru azalpenak emango ditu, besteak beste. Izen-ematea: infoturismo@debagoiena.eus edo 943 79 64 63. Antolatzailea: Elgetako Udala
Txartela dutenek, edozein jostailu hartu ahal izango dute.
Bedelkarren eskutik. Ordutegia: 11:30-14:00.
Abenduaren 18 eta 19ko asteburuan Ibarraundi museoan 0 kilometroko artisautza azoka egongo da, hau da Eskoriatzako artisauek egindako produktu bereziak, diseinuzkoak, hurbilekoak eta bakarrak.
Gatz egile egun batez izenpean, familian egiteko tailerra izango da Gatzagako Gatz Museoan.
Aurtengo sariak banatuko dituzte.
Escape room jarduera kimikaren misterioak ikertuz. LH6 eta DBH2 arteko neska-mutikoendako. Izenematea abenduaren 16ra bitartean edo plazak bete arte. 943 76 80 22 edo udala@elgeta.eus.
'Clifford el gran perro rojo' filma. Zuzendaria: Walter Becker. Iraupena: 97 minutu. Sarrera da lau euro.
Go!azen. 8.0 kontzertua. Bi emanaldi egongo dira: 17:00etan eta 19:00etan. Sarrera da 5 euro (+gastuak).
Jaialdi ez-mistoa izango da, Morborrekin batera.
Patxi Irurzun egilea egongo da ekitaldian, Angiolillo Liburutegiak gonbidatuta.
Beheko Errota musika eskolako ikasleek eskainiko duten kontzertua.
Euskararen Egunaren egitarauaren barruan antolatutako ekitaldia. Eta kittorik ez! antzerki emanaldia.
Orfeoiak, Aritzeta abesbatzak, musika bandak eta Orkestra Sinfonikoak parte hartuko dute. Gonbidatu bereziarekin aurten: Idoia Asurmendik Viejo refranero kantua interpretatuko du Orkestra Sinfonikoarekin.
'Pan de limón con semillas de amapola' filma (Espainia, 2021). Zuzendaria: Benito Zambrano. Iraupena: 121 minutu. Sarrera da bost euro.
Sarrerak, bost euro.
Artixa elkartearen liburuaren aurkezpena eta argazki erakusketaren inaugurazioa gaur. Musika emanaldi bat ere izango da. (Erakusketa abenduaren 13tik 23ra egongo da zabalik).
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Olentzeroren eta Mari Domingiren irudiak eskutitzak jasotzen egongo dira Santa Ana antzokiko sarreran. Abenduaren 18tik 24ra.
Abenduaren 18tik 31ra bitartean Ibarraundi museoan egongo da Maite Carrilloten lanen erakusketa. Erakusketaren ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 18:00 – 20:00 Larunbatak eta igandeak: 13:00 – 14:00 eta 18:00 – 20:00 Abenduak 24 eta 31: 18:00 – 20:00 Abenduak 25: Itxita