Zerbitzu biak emango dira. Garbigune ibiltaria olio makinaren alboan, BM parean (10:30etik 21:00etara). Traste zaharrak, beira edukiontziaren ondoan (20:00etatik 22:00etara). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38 (Industriaguneetan ez dago zerbitzurik)
Liburutegiko ipuin kontalari saioak egiten dituen boluntario taldeak batzarra egingo du egitasmoaren nondik norakoak berritzeko. Orain artekoaren balorazioa eta aurrera begirakoak aztertuko dira. Batzar irekia da. Interesaturik egongo balitz ongi etorria izango dira.
'Ostegun kontalariak' ekimenaren barruan, 6-9 urte arteko neska-mutikoei zuzendutako (gurasorik gabe) ikuskizuna egingo du Imanol Ituiñok (gonbidapenak aurrez hartu behar dira).
San Felipe Elkarlaguntzako kide Maite Urzainek egingo du berba.
Zerocalcareren 'Kobane calling' liburuaren gaineko saioa egingo dute, Alex Gurrutxagak gidatuta.
Iturrigorri Elkarlan eta Oñatiko Udalak antolatuta, sei tailer egingo dituzte: Beldurrei eta angustia edo itoaldiei aurre egiten ikasi, eta fisikoki nahiz mentalki blokeatzen gaituzten emozio negatiboak egoki kudeatzeko jarraibideak erakutsiko dituzte tailer hauetan. Azaroaren 11tik abenduaren 16ra (Eguenetan). Izen-ematea: maribelpachecos@gmail.com / 687 75 28 42
Karmelo Oñatek eta Ainhoa Arizabaletak erakutsiko dituzte erretratuak. Debalde.
Kontseilu Sozialista Deba Bailara taldeak antolatutako elkarretaratzea.
Ainhize Barrainkuak, Oihana Azkorbebeitiak, Malen Ruiz de Azuak eta Garbiñe Etxebarriak egingo dute berba, Ane Urkiri kazetariak gidatuta.
'Quo Vadis, Aida?' filma (Bosnia eta Herzegovina, 2020). Zuzendaria: Jasmila Zbanic. Iraupena: 104 minutu. Sarrera da bost euro.
Artixa elkartearen liburuaren aurkezpena eta argazki erakusketaren inaugurazioa gaur. Musika emanaldi bat ere izango da. (Erakusketa abenduaren 13tik 23ra egongo da zabalik).