Mankomunitateak Salbador kalean ipiniko du garbigune ibiltaria, eguaztenean, 10:00etatik 21:00etara.
¿Por qué Elkano dio la vuelta al mundo? hitzaldia eskainiko du Elkano 500 fundazioko aholkulari den eta Historia ikasketak egin dituen Daniel Zulaikak. Goienagusik antolatutako hitzaldia da.
Informazio-mahaia, jolasak eta sariak egongo dira.
Gorbeialdeko Kuadrillak antolatuta euskarazko mahai jolasen maratoia, Jolas molas egingo dute Aramaion. Haurren aurrean helduok heldu ekimenaren barruan egingo dute ekitaldia.
Cristina Cuesta psikologoak egingo du berba, Arrasateko Nagusien Kontseiluak gonbidatuta.
Solasaldia Adur Ramirez de Alda eta Jokin Unamuno auzipetuekin 'Altsasu. Muntaia polizialetik elkartasun uholdera' izeneko saioan. Gonbidapenak Arrano tabernan har daitezke.
Inauteriko koko-batzea prestatzeko batzar irekia. Antolatzailea: Goibeko euskaltzaleen topagunea.
Euskararen Nazioarteko Egunaren barruan, afari tertulia Fermin Etxegoien oñatiarrarekin. Euskaren egoeraz mintzatuko dira afarian afal osteko tertulian. Txartelak Txokolateixan daude salgai. Prezioak: 12 euro (8 euro langabetuek eta ikasleek).