Urbieta baserriaren ondoan Aldundiak egin gura duen biribilgunearen kontrako sinadura bilketa bizilagunek eginda. Berdura azokan eta kontzejupean egingo dute.
10:00etan, San Martzialera igoera. Ostean, Surran, talde-argazkia dronearekin, bibote mozketa eta bazkaria.
Ehundik gora erakunde, elkarte edo kolektibo daude Oñatin, eta horien arteko elkarlanerako espazioa izan nahi du Aulkiak ekimenak.
Leintz Eskola kiroleko gaztetxoek esku pilota topaketa izango dute zapatuan, Aramaion. LH3ko gaztetxoek 10:00etatik 11:15era bitartean; eta, LH4koek 11:30etik 13:00etara.
Umeendako. Sarrerak, hiru euro.
'El lobo y el león' filma (Frantzia, 2021) Zuzendaria: Gilles de Maistre. Iraupena: 99 minutu. Sarrera da lau euro.
Jean Giono idazle frantsesaren ipuin alegoriko batean oinarritutako lana, umeendako. Sarrerak, bost euro.
Ikuskizuna Paraiso Antzerki taldeak eskainiko du, azaroaren 27an, 18:00etan. 3 eta 5 urte bitarteko umeendako izango da.
'Hikaldixa' egitasmoaren barruan. Boga tabernatik hasita.
Azaroaren 25a ate joka dugun honetan, Antzuolan Emakumeen Aurkako Indarkeria salatzeko egunaren baitan bi elkarretaratze egingo dituzte: 12:00etan eta 19:00etan, Herriko Plazan.
Ibai-Arteren eskutik, herriko ehun haur baino gehiagok egindako marrazkiak proiektatuko dira Udaletxeko fatxadan
'La crónica francesa' filma (AEB, 2021). Zuzendaria: Wes Anderson. Iraupena: 108 minutu. Sarrera da bost euro.
Ez Donk Amaitu egitasmoaren baitan. Gaurtik azaroaren 27ra arte.
Hamalau margolan bildu ditu bakarkako laugarren erakusketan. Ikusgai egongo da hilaren 30era arte.
Bergarako LHL Elkarteak antolatuta eta Miguel Altuna Lanbide Heziketaren eta Bergarako Udalaren laguntzari esker, Komunikazio Ez Sexistari buruzko formazioa eskainiko da Bergaran. Hiru saio izango dira, azaroaren 16, 23 eta 30ean, 17:30etatik 19:30etara, Miguel Altuna Lanbide Heziketan (presentziala), euskaraz eta dohainik. Ondoko puntu hauek landuko dira: Neutraltasuna eta hizkuntzen sexismoa. Komunikazio ez sexistarako baliabideak eta errekurtsoak. Komunikabideko iruditeria genero ikuspegitik. Jendaurrean komunikatzeak sortzen diguna: Gorputz espresioa. Irakasleak: Iraitz Agirre Aranguren eta Oihana Jausoro Agirre, EMUN aholkularitzako berdintasun teknikari eta adituak izango dira.Oraindik plaza libre batzuk gelditzen dira. Informazio gehiago nahi izanez gero edo izena emateko 943 899 272 / 943 899 273 zenbakietara deituta edo ikastaroak@maltuna.eus helbideetara idatzita.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Jardunaldien baitan. Erakusketaren arduraduna egongo da gaurko inaugurazio ekitaldian.
Lan onenak saritu ostean, erakusketa zabalduko dute. Ikusgai egongo da hilaren 28ra arte.