Kantsatzeke Mendi Taldeak irteera eta babajana antolatu ditu hilaren 21erako. Irteera Astxikira izango da eta babajana Ozkarbi elkartean izango da. Mendi irteera doan da. Babajaneko prezioa momentuan kalkulatuko da, gastuen arabera. Batean zein bestean izena emateko azken eguna hilaren 18a da. Bideak: kantsatzeke@gmail.com, Facebook (kantsatzeke) edo 690 74 00 56 (Whatsapp)
Arrazola ibilbide berdean egingo dute ibilaldia. Autobusa 09:30ean irtengo da.
Arreta Gabezia, Nahasmena eta Hiperaktibitatea duten seme-alabe gurasoendako egingo dute berba ADAHIgi elkarteko kideek. Irekia.
Iturrigorri Elkarlan eta Oñatiko Udalak antolatuta, sei tailer egingo dituzte: Beldurrei eta angustia edo itoaldiei aurre egiten ikasi, eta fisikoki nahiz mentalki blokeatzen gaituzten emozio negatiboak egoki kudeatzeko jarraibideak erakutsiko dituzte tailer hauetan. Azaroaren 11tik abenduaren 16ra (Eguenetan). Izen-ematea: maribelpachecos@gmail.com / 687 75 28 42
Jokin Lanz historialariak egingo du berba, Arrasateko Iragana Astitzen zikloaren baitan.
'Queridos camaradas' filma (Errusia, 2021). Zuzendaria: Andrei Konchalovsky. Iraupena: 120 minutu. Sarrera da bost euro.
Ez Donk Amaitu egitasmoaren baitan. Gaurtik azaroaren 27ra arte.
Hamalau margolan bildu ditu bakarkako laugarren erakusketan. Ikusgai egongo da hilaren 30era arte.
Bergarako LHL Elkarteak antolatuta eta Miguel Altuna Lanbide Heziketaren eta Bergarako Udalaren laguntzari esker, Komunikazio Ez Sexistari buruzko formazioa eskainiko da Bergaran. Hiru saio izango dira, azaroaren 16, 23 eta 30ean, 17:30etatik 19:30etara, Miguel Altuna Lanbide Heziketan (presentziala), euskaraz eta dohainik. Ondoko puntu hauek landuko dira: Neutraltasuna eta hizkuntzen sexismoa. Komunikazio ez sexistarako baliabideak eta errekurtsoak. Komunikabideko iruditeria genero ikuspegitik. Jendaurrean komunikatzeak sortzen diguna: Gorputz espresioa. Irakasleak: Iraitz Agirre Aranguren eta Oihana Jausoro Agirre, EMUN aholkularitzako berdintasun teknikari eta adituak izango dira.Oraindik plaza libre batzuk gelditzen dira. Informazio gehiago nahi izanez gero edo izena emateko 943 899 272 / 943 899 273 zenbakietara deituta edo ikastaroak@maltuna.eus helbideetara idatzita.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Jardunaldien baitan. Erakusketaren arduraduna egongo da gaurko inaugurazio ekitaldian.