Bisita gidatua egingo dute Iturrigorrin. Aurrez eman behar da izena: sasoibidea@gmail.com. Autobusa 09:00etan irtengo da.
Arreta eta oroimena lantzeko tailerreko lehen saioa, kultura etxean.
Herritar talde batek antolatu du ikastaroa, eta Nerea Zorokiain Garinek eskainiko du. Azaroaren 11n izango da, 17:00etatik 20:00etara. Plaza mugatuak izango dira eta 20 euro ordaindu beharko da izen-ematea. Interesa duenak 665 70 21 92 telefono zenbakira dei dezala.
Maritere Ruiz de Alegriak Txanogorritxo ipuina kontatuko du frantsesez; eta Jasone Giraldok, ipuin bera, euskaraz. 5 urtetik gorakoendako. Aurrez eman behar da izena: Arrasate.eus/biblioteka
Xabier Oianguren eskoriatzarraren lehenengo liburuaren aurkezpena. Fantasiazko mundu batean girotutako istorioa kontatzen du. Mendekua, erresistentzia, adiskidetasuna eta kendutako erreinua berreskuratzeko borrokan murgiltzen den gaztearen abentura kontatzen du Assugeko Erregea liburuak.
Iturrigorri Elkarlanek gidatuta, Oñatiko Udalaren laguntzarekin. Azaroaren 11tik abenduaren 16ra, eguenetan eta debalde. Izenak emateko: maribelpachecos@gmail.com edo 687 75 28 42. Gaiak izango dira: Berreskuratu bizi-energia Positiboan bizi da Kudeatu zure emozioak Erlaxazioa Lan egin zure zelula amekin sendatzeko Harreman positiboa zure ingurunearekin
Oñatiko Gure Bazterrak elkarteko kide Beñat Ugaldek egingo du berba, Arrasateko Iragana Astintzen zikloaren baitan.
Aloña Mendiko bulegoan egongo dira gaur 2022ko mendi federatuko txartelak egiten. Datu pertsonalez gain, federatu nibela (Euskal, FEDME) eta gehigarririk gura duten galdetuko diete joaten direnei (Frantziar Pirineoa, mundu osoa, BTT, Pistako ski alpinoa, snowboard). Aurtengo federatuei automatikoki berristuko zaie txartela, daukaten kobertura berdina mantenduz. Aloña Mendiko edozein irteeran parte hartzeko derrigorrezkoa da federatuta egotea. Internet bidez ere egin daiteke mezua hona bidalita: alonamendi.mendi@gmail.com (mezua azaroak 21 baino lehen).
'Petite maman' filma (Frantzia, 2021). Zuzendaria: Céline Sciamma. Iraupena: 72 minutu. Sarrera da lau euro.
Ez Donk Amaitu egitasmoaren baitan. Gaurtik azaroaren 27ra arte.
Hamalau margolan bildu ditu bakarkako laugarren erakusketan. Ikusgai egongo da hilaren 30era arte.