Gurel Guraso Elkarteak antolatuta, itzal-antzerki tailerra izango da Gatzagako ludotekan. Eñaut Gorbea arituko da saioa eskaintzen, eta, teknika ezberdinak erakutsiko dizkie izena eman duten bederatzi haurrei. 17:00etan hasiko da saioa, eta Gaba Beltzaren aitzakian antolatutako hitzordua izango da.
Domu Santu egunaren bueltan egingo dute ospakizuna. Txirritola euskara elkartea, Eskolako guraso elkartea eta Gure Artean dantza taldea ibili dira antolaketa lanetan. 17:00etan, mozorro festa egingo dute kultura etxean. 18:00etan, kaleak apainduko dituzte kalabaza eta kriseiluekin. 18:30ean, ipuin kontalaria. 19:30ean, sorgin dantza plazan.
10-16 urte artekoendako, gutxienez bost pertsona eta gehienez, zazpi. Hiru txanda: 17:00-17:45, 18:00-18:45, eta 19:00-19:45. Izenak emateko: euskara@loramendielkartea.eus edo 685 75 67 29.
Kuiak hustekoa, makillatzen ikasteko, mozorroak egiteko...
Euskal dantza tradizionalak eta gaur egun plazetan dantzatzen diren dantzak praktikatzeko aukera, Portaloi elkartearen eskutik.
Ilargitxorekin kalejira, eta Herriko Plazan, biltzarra. Mozorrotuta joatea eskatu dute antolatzaileek: kukumarroz, baserritarrez...
Seigarren mailako ikasle taldearen eskutik Karlista galduaren bila antzezlan ibiltaria. Jende pilaketa handiak saihesteko hiru txandatan egingo da aurten; 18:30ean, H.H.-ko neska-mutikoendako. 19:30ean, L.H.-ko 1, 2 eta 3koendako 20:00etan, L.H.-ko 4, 5, eta 6koendako. Kontakizunaren nondik norakoak eta horrekin lotutako sustoak umeen adinera egokituko da. Amaierako suziriak hirugarren emanaldiaren ostean bakarrik egongo dira.
250 euroko lau sari zozketatuko dituzte, Herriko dendetan erosteak, HANDI egiten gaitu kanpainaren baitan. Era berean, DJ Pinok emanaldia egingo du.
Jon Basagurenekin eta Iñigo Astizekin, 16 urtetik gorakoendako.
Bertsolariak: Haizea Arana, Oihana Arana, Sustrai Colina eta Ane Labaka Gai-jartzailea: Saroi Jauregi Sarrera: 5€ (aldez aurretik kiroldegian)
UDAren 75. urteurrenaren harira egindako lana.
Arrasate Musikaleko ikasleek Amaia Arzamendiren gidaritzapean egingo dute emanaldia.
Urriko azken ostiralean, musikalki desberdinak: Abereh eta Arima. Sarrera: soldatadunak 5 euro eta soldata gabeak 3 euro.
'Entre rosas' filma (Frantzia, 2020). Zuzendaria: Pierre Pinaud. Iraupena: 95 minutu. Sarrera da bost euro. Gaur, jatorrizko bertsioan.
IX. Marrazki lehiaketa antolatu du liburutegiak. Gaia da: irakurtzeko txokoa. 5-16 urte arteko gaztetxoei zuzenduta. Argibide gehiago liburutegian.
Ez Donk Amaitu egitasmoaren baitan. Gaurtik azaroaren 27ra arte.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Jardunaldien baitan.