Txetxu Ausinek egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
16 urtetik gorakoendako, gutxienez bost pertsona eta gehienez, zazpi. Hiru txanda: 17:00-17:45, 18:00-18:45, eta 19:00-19:45. Izenak emateko: euskara@loramendielkartea.eus edo 685 75 67 29.
Udazkeneko barazki eta fruituak erabiliz hainbat errezeta prestatuko dituzte. Haurrak, heldu baten laguntzarekin. Izenak emateko: AIDAU haurren zerbitzuan (Oxirondo azokako lehen solairuan).
Elgetan berbetan mintzalagun egitasmoak bultzatuta beste dinamika bat izango da martxan, gutxienez, urrian eta azaroan. Dinamikak Mintzalaguna zure zain du izena eta eguaztenean, hilaren 27an, izango da lehenengo hitzordua.
Ane Odriozola egileak aurkeztuko du saga horretako azken liburua.
Lope De Aguirreren oroimen ekitaldia gaur, "oñatiarraren erailketaren 460. urteurrena salatzeko".
Josu Ozaita eta Jaime Altuna antropologoek egindako ikerketa lanaren berri emango du Josu Ozaitak. Itzalitako gaba beltza berpizten izenburupean, Hallowen eta Arimen Gauak Euskal Herrian izan duen bilakaeraren berri emango du. Hain zuzen ere jai horren gaineko ikerketa lana egin zuten 2015ean jasotako Juan San Martin bekari esker.
Koronabirus Osteko Sexu Askapena (KOSA) hausnarketa zikloaren baitan.
IX. Marrazki lehiaketa antolatu du liburutegiak. Gaia da: irakurtzeko txokoa. 5-16 urte arteko gaztetxoei zuzenduta. Argibide gehiago liburutegian.