Zurrunka Teatro taldearen eskurik itzalekin jolas egiteko bi saio, liburutegian. Hamabi laguneko bi talde egitea da asmoa. Edukiera muga dela-eta, beharrezkoa da aurrez izena ematea. Hemen klikatuta, eman daiteke izena.
Antzuolako EH Bilduk batzar irekia egingo du urriaren 15ean, egubakoitza, udalgintzako jardunaren berri emateko. Herri zein nazio mailan EH Bilduren egoeraz eta jardunaz ere hausnartuko dutela aurreratu dute. Hala, herritar ororendako batzarra Torresoroan izango da, 17:30ean hasita.
Bertso eskolak saio berezi batekin hasiko du ikasturtea. Joanes Illarregi eta Haizea Arana izango dira bertsolariak eta gaiak jartzen bertso eskolako kideak arituko dira.
250 euroko lau sari zozketatuko dituzte, Herriko dendetan erosteak, HANDI egiten gaitu kanpainaren baitan. Era berean, DJ Pinok emanaldia egingo du.
Txalo Produkzioaren eskutik. Ane Gabarain eta Mikel Laskurain oholtza gainean. Sarrerak, zortzi euro.
UDAren 75. urteurrenaren harira egindako lana.
'Benedetta' filma (Frantzia, 2021). Zuzendaria: Paul Verhoeven. Iraupena: 131 minutu. Sarrera da bost euro. Gaur, jatorrizko bertsioan.
Benito Piriz, Ainhoa Lekerika eta Ander Perez artisten lanak ikusgai, gaurtik urriaren 17ra arte.
IX. Marrazki lehiaketa antolatu du liburutegiak. Gaia da: irakurtzeko txokoa. 5-16 urte arteko gaztetxoei zuzenduta. Argibide gehiago liburutegian.