Egoarbitzako herri basoa auzolanean garbitzeko deia. Ahal dela erreminta eramateko eskaera egin dute.
30. aldiz egingo dute Aramaion kaleko margo lehiaketa. Estilo eta teknika librean egin daitezke lanak. Martitzenean, 09:00etatik 11:00etara eman beharko da izena, eta 14:00etarako lanak bukatu. Sari banaketa 18:00etan izango da.
'Maixabel' filma (Espainia, 2021). Zuzendaria: Iciar Bollain. Iraupena: 115 minutu. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro.
Benito Piriz, Ainhoa Lekerika eta Ander Perez artisten lanak ikusgai, gaurtik urriaren 17ra arte.
IX. Marrazki lehiaketa antolatu du liburutegiak. Gaia da: irakurtzeko txokoa. 5-16 urte arteko gaztetxoei zuzenduta. Argibide gehiago liburutegian.