Gaur da uztaileko odol ateratzea. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko eta horretarako bi modu daude: Donostiatik mezua jasotzen dutenek, egunean bertan deitu beharko dute zein ordutan joango diren esateko; gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84.
8-11 urte bitarteko neska-mutikoendako saskibaloi saioa, Elgetan, Bergarako taldearen eskutik. Guztira, hiru saio izango dira: ekainak 11, ekainak 18 eta uztailak 9. Hasiera: 18:00etan. Iraupena: ordubete. Beharrezkoa da aurrez izena ematea: 688 62 83 96 edo saskibke@gmail.com. Antolatzaileak: Bergarako saskibaloi elkarteak Elgetako Udalaren elkarlanean.
Batzar orokorra egingo du UDAk. Hona hemen gai-zerrenda: Aurreko batzarreko aktaren onarpena. 2020-2021 denboraldiaren berri ematea. 2020-2021 diru kontuen berri ematea. Zuzendaritza batzorde berriaren aldarrikapena. 2021-2022 denboraldiaren aurkezpena. 2021-2022 diru-kontuen onarpena. Proposamenak, eskaerak eta galderak.
Trianako jaiak hasiko dira gaur. Egitaraua da: 19:00etan, terrazaren irekiera 19:30ean, presoen aldeko elkarretaratzea 20:00etan, bertso saioa 22:00etan, herriko gazteen gitarra-jotzea
Murchanten (Nafarroa) izandako erailketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute iluntzean .
Berdinki taldearen zirku ikuskizuna, Udazabal egitarauaren baitan. Edukiera mugatua.
The Clayton, Aramaioko talde gazteak zabalduko du Ostiral musikatuak programa.Duela lau urte hasi zuten ibilbidea, Los Clayton izenarekin. Rock, blues eta punk ukituak dituen musika egiten dute.