Aramaioko eskolaren izen berria zein izango den erabakitzeko bozketa egingo dute. Herritar guztiak daude gonbidatuta parte hartzera. Mahai jarriko dute goiko taberna parean, 12:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 18:30era.
Landatxopeko erretiratuek antolatuta, hilaren 10ean, eguena, Antzuolako kaleen historia ezagutzeko bisita gidatua egingo dute. 17:00etan Kalebarrenen abiatuko dute ibilbidea eta Antiguaraino joango dira.
Jardunen haur antzerki eskolakoen lanak. Sarrera, gonbidapenarekin.
2018an, historian lehen aldiz, emakumeek Oñatiko corpusetan dantza egin zutenekoaren gaineko ikus-entzunezkoa. Sarrera libre, gehienezko edukiera bete arte.
Euskadi Ta Askatasuna erakundearen sorrera eta amaiera kontatzen zaizkigu saio literario honetan; edo, behintzat, sorrera eta amaiera bana, autorearen bizitzari lotuak. Idazlea: Mikel Antza Edukiera: Mugatua izango da, eta gonbidapenak Inkernu tabernan eskatu beharko dira.
Pasa den asteburuan Basaurin gazte batek jasandako eraso homofoboari erantzuteko kontzentrazioa deitu dute gaur, 19:00etan, Arrasate herriko plazan.
Lorenzo Askasibar eskultore elgetarraren ibilbidearen gaineko atzera begirakoa. Erakusketa egongo da zabalik Aroztegi aretoan, eta inaugurazio ekitaldia egingo dute 18:00etan. Ekitaldirako gonbidapena beharko da.
Astelehenetik egubakoitzera arte egongo dira ikusgai Irati Garaitonandiaren margolanak kultura etxeko sarreran. 16:30etik 19:30era bitartean.
Lesbosen errefuxiatu egoeran bizi den Yousef Alshewaili argazkilari irakiarraren erretratuak ikusgai, hilaren 19ra arte.
Emakume sortzaileen lanen bilduma, hilaren 22ra arte.