Ekintzailetza jardunaldien barruan honako gaiak landuko dituzte: Negozio ereduen eta prototipoen azalpena. Negozio ereduaren lanketa. Prototipatze prozesua.
Ekainean podologia zerbitzua jasotzeko aukera izango dute erretiratuek: ekainaren 8an eta 18an. Egun horietan hurrengo zerbitzurako txanda hartu ahal izango da, 943 76 62 71 telefonora deituta (11:00etatik 12:00etara). Osasun neurriei jarraituz, sarrera terrazatik izango da eta osasun neurriak ziurtatuta daude.
Bakardadean edo isolatze prozesuan bizi diren pertsonak identifikatu eta harreman-sare berri bat sortzen laguntzeko egitasmoa da Begirada Adia eta adineko pertsonak elkar ezagutzeko eta elkarrekin egoteko kafe hitzordu bat antolatu dute gaurko Pake Lekuko tabernan: Nagusi kafegune.
Tantai baso jabe kooperatiba proiektuaren aurkezpena egingo dute martitzenean. D2030 garapen iraunkorrerako sarearen eta Errez kooperatibaren eskutik izango da. Basoak modu errentagarrian, jasangarrian eta bateratuan landuko duen proiektua aurkeztuko dute. Parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa izango da: deitu 945 44 50 16 telefono zenbakira.
Rosa Arburua egilea egongo da ekitaldian. Edukiera mugatua.
Lorenzo Askasibar eskultore elgetarraren ibilbidearen gaineko atzera begirakoa. Erakusketa egongo da zabalik Aroztegi aretoan, eta inaugurazio ekitaldia egingo dute 18:00etan. Ekitaldirako gonbidapena beharko da.
Ekainaren 7, 8 eta 9an, Miguel Altuna Lankide Heziketa Institutuan ekintzailetza jardunaldiak egingo dira. Helburuak enpresen eta ekintzaileen arteko harremana sortzea eta negozio ideia berritzaileak partekatzea dira, besteak beste.
Astelehenetik egubakoitzera arte egongo dira ikusgai Irati Garaitonandiaren margolanak kultura etxeko sarreran. 16:30etik 19:30era bitartean.
Lesbosen errefuxiatu egoeran bizi den Yousef Alshewaili argazkilari irakiarraren erretratuak ikusgai, hilaren 19ra arte.