Izenak emateko: BAZen bulegoan, 943-25 20 00 telefonoan edo Arrasate.eus/ezagutu webgunean.
Musika astearen barruan, Debagoieneko trikitilarien emanaldia izango da Azkoaga auzoan.
Corpus eguneko meza nagusia gaur San Migel parrokian. Kofradiako kideek eta Oñatz dantza taldeak hartuko dute parte, baita parrokiako abesbatzak ere.
Interbentzio sionistaren aurrean Palestina aurrera! hitzaldia eskainiko dute kultura etxean, Askapena euskal erakunde internazionalistako kideek.
Askapenako kideek egingo dute berba. Edukiera mugatua.
Corpus dantzak egingo ditu gaur plazako frontoian Oñatz dantza taldeak. Sarrerak aurrez hartu behar dira Txokoloteixan, leihatila digitalean edo udal webgunean sartuta. Oharra: eguraldia txarra bada, Zubikoan.
'Druk' filma (Danimarka, 2020). Zuzendaria: Thomas Vinterberg. Iraupena: 116 minutu. Sarrera da bost euro (+gastuak).
Ikusiz gozatu elkartearen eskutik, eta Musika astearen barruan, El piano filma.
La Farandula de Elburgo antzerki taldearen eskutik. Hizkuntza: Gaztelera Gaia: "Hitz egiten duzunean eta inork erantzuten ez dizunean, pentsatzen duzu ez direla entzuten ari edo agian bakarrik zaudela edo bakarrik, baina agian norbait dago hor?" Sarrera: 5 € kiroldegian aurrez erosteko aukera
Lorenzo Askasibar eskultore elgetarraren ibilbidearen gaineko atzera begirakoa. Erakusketa egongo da zabalik Aroztegi aretoan, eta inaugurazio ekitaldia egingo dute 18:00etan. Ekitaldirako gonbidapena beharko da.