10:30ean, euskaraz (09:45ean, oinez, Herriko Plazatik) eta 12:00etan, gazteleraz. Izenak emateko: BAZen bulegoan, 943-25 20 00 telefonoan edo Arrasate.eus/ezagutu webgunean.
Arte Merkatua egingo du Arrasate Margo Taldeak. Hamalau margolari elkartuko dira eta, olio-lanak, akuarelak eta akrilikoak izango dituzte ikusgai.
EH Bilduk herri batzarra egingo du gaur eta hauek dira hitz egingo duten gaiak: Legealdi erdiko balantzea, ikasturtearen balorazioa, kongresuaren ebazpenaren inguruko azalpena eta Oñatiko mahai politikoaren berrespena.
10:30, Orientazio proba orokorra: bi proba, 10 eta 14 urte artekoena eta 14 urtetik gorakoena. 12:00, Erakusketa: Julio Bikuña Txope auzokidea zenak ateratako argazkiak. 12:00, Kontzertua: Aiert Alberdi auzotarra. 17:00, Gitarraz gazteak: herriko gazteek eskainitako kontzertuak: Maddi eta Leire; eta Mentertz 16/12. 19:00, kontzertua: Santurtziko Deiedra.
Musukoren erabilerak sortzen dituen kalteak ekiditeko, umeekin egin ahal izateko ariketak landuko ditu Estitxu Uribeetxeberria fisioterapeutak. Izena emateko: geahe.formakuntza@gmail.com.
11:00etan, erakusketa kolektiboa martxan ipintzea; 11:30ean, KaleNatura ibilbide gidatua; 16:00etan, murala margotzea; eta 18:00etan, Naturan jolasean ekitaldia. Izen-ematea, hemen.
Izena emateko: infoturismo@debagoiena.eus eta 943-79 64 63.
Basotxo erretiratuen elkarteko zuzendaritzak deitu du elkarretaratzea aldarrikatzeko pentsioen igoera KPIaren araberakoa izatea, eta gutxieneko pentsioa gutxieneko soldataren zenbatekoarekin berdintzea.
Koldo Eleizalde lehiaketen 36. edizioaren sari-emate ekitaldia egingo du Udaleko Euskara Zerbitzuak. Osasun egoera aitzat hartuta, eta aretoan bete behar diren edukiera mugengatik, sarrera aldez aurretik jaso dutenak bakarrik joan ahal izango dira. Saioa Youtube-n (Udalaren kanalean) ikusi ahal izango da.
Alebinak, jubenilak, klasikoak eta TR1, TR2, TR3 eta TR4 mailako gidariak. Ikuslerik gabe.
Gipuzkoako zenbait bertsolari gazteren hausnarketatik sortutakoa plazaratzeko modua.Bertsolariak: Maddi Aiestaran Iparragirre, Julene Iturbe Epelde, Asier Ibarguren Amundarain eta Onintza Enbeita Maguregi. Gonbidapenak : www.bertsozale.eus-en edo 943 71 46 88 telefonora deituta.
Landarbaso Abesbatzaren eskutik. Sarrerak, lau eurotan, hemen.
Auskalo zeinek jarriak izenpean, bertso saio musikatua izango da Leintz Gatzagan. Bertsolariak, Eñaut Agirre eta Unai Agirre izango dira.
Irati Goikoetxeak Herriak ez du barkatuko liburua aurkeztuko du. 2019an abian jarritako sufrimenduari eta minari eskainitako zikloaren baitan antolatu dute aurkezpena Angiolillo liburutegikoek.
Ilun eta abar diskoa aurkeztuko du, bandaren laguntzarekin. Sarrerak, hamar euro.
'Mia y Moi' (2021) filma. Zuzendaria: Borja de la Vega. Sarrera da bost euro (gehi gastuak).
Lorenzo Askasibar eskultore elgetarraren ibilbidearen gaineko atzera begirakoa. Erakusketa egongo da zabalik Aroztegi aretoan, eta inaugurazio ekitaldia egingo dute 18:00etan. Ekitaldirako gonbidapena beharko da.