Mikel Alonso argazkilariaren Karakorum bildumako argazkiak. Antolatzaileak: Elgetako Udala, Kantsatzeke Mendi Taldea eta Baltistan Fundazioa. Hilaren 20tik 13ra ikusgai zeramika gelan.
Apotzagainoko joan-etorria egingo dute. Garibaiko autobus geltokian elkartuko dira, 09:30ean.
Ameli ipuinen jostunak Saxofonistaren istorioak eskainiko dizkie 3 eta 7 urte arteko neska-mutikoei. Segurtasun neurriak errespetatu ahal izateko kopurua mugatua izango da, hortaz, aurretik eman behar da izena. Horretarako bideak: 685 75 67 29, euskara@loramendielkartea.eus eta webgunea.
Maiatzaren 20an batzar orokorra egingo dute antzokian, 17:00etan. Lehenbizi, ezohiko batzarra izango da, estatutuetan aldaketa bat egiteko, eta gero, ohiko gaiak landuko dituzte.
Bibliotekaren eta Ekin Emakumeak Elkartearen eskutik.
Valentin Zurbanok egingo du berba, gazteleraz.
Plaza Hutseko kide Ibai Redondok eta Txatxilipurdi Elkarteko kide Amaia Etxabek gidatuko dute saioa. Informazio gehiago, hemen.
Ameli ipuinen jostunak helduendako ipuin kontaketa eskainiko du; Lurdes Iriondoren ipuinak kontatuko ditu. Segurtasun neurriak errespetatu ahal izateko kopurua mugatua izango da, hortaz, aurretik eman behar da izena. Horretarako bideak: 685 75 67 29, euskara@loramendielkartea.eus eta webgunea.
2013tik 2020ra egindako lanak erakutsiko ditu margolari bergararrak, maiatzaren 23ra arte. Guztiak, naturako paisaiak.
Goyeneche Fundazioaren eta AMSren argazki erakusketa ikusgai, hilaren 21era arte.