Urteko bigarren odol-ematea deitu du Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak Antzuolan. Urtarrilaren 18an egingo da Olaran etxean 16:30etik 20:10era bitartean. Aurrez, hilaren 18an goizez deitu behar da 943 007 884 telefonora. Hirugarren odol-ateraldia irailean izango da.
Irakurri duten azken liburua da: 'El eterno resplandor de una mente sin recuerdos', Michel Gondry idazlearena. Eta horren inguruan egingo dute berba Silvina Fondra dinamizatzailearekin. Azken saioa udazkenera arte.
Ekitaldian egongo dira Kukubaso elkarteko presidente Ainhoa Agirrebeña, Naturkon-eko kide Aitziber Sarobe eta Biologian doktore eta Kukubasoko kide Kiko Alvarez.
Ostean, solasaldia, Arabako Medicus Mundiko komunikazio arduradun Itsaso Sanchezekin.
Turismoaren gaia jorratzen duen dokumentala. Aimar Uribesalgo da egilea. Iraupena: 70 minutu.
2013tik 2020ra egindako lanak erakutsiko ditu margolari bergararrak, maiatzaren 23ra arte. Guztiak, naturako paisaiak.