Maiatzean podologia zerbitzua jasotzeko aukera izango dute erretiratuek: maiatzaren 11n eta 21ean. Egun horietan hurrengo zerbitzurako txanda hartu ahal izango da, 943 76 62 71 telefonora deituta (11:00etatik 12:00etara). Osasun neurriei jarraituz, sarrera terrazatik izango da eta osasun neurriak ziurtatuta daude.
Olazar Erretiratu Elkarteak antolatuta, AGAFI elkarteko Iñaki Olalde eta Koldo Aulestiak hitzalida eskainiko dute, Eskoriatzako Udalak eta Kuttuna Estetika Zentroak babestutako ekitaldian.
Kutxa Ekoguneko Maialen Sistiagak egingo du berba, Mariaren Lagundiak gonbidatuta. Hitzaldia, aurrez-aurre eta online. Izena emateko: 943- 76 25 40.
Aterpean ateri, The Wurld, L'escalade liberee eta Salto is the king pelikulak emango dituzte. Sarrerak, bost euro.
Bideak dokumentala aurkeztera etorriko da Aritz Ganboa artzain nafarra. Argazkia: berria.eus
Cristina Morales-ek idatzitako 'Lectura fácil' da irakurri duten liburua eta horri buruz arituko dira gaur Ane Zapatero dinamizatzailearekin. Azken saioa udazkenera arte.
2013tik 2020ra egindako lanak erakutsiko ditu margolari bergararrak, maiatzaren 23ra arte. Guztiak, naturako paisaiak.