Pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea.
San Roke osteko platanondoen inausketatik ateratako zura eskainiko du, Udalak, prezio berezian. Bederatzi pila daude, eta 20 euroren truke emango dira. Pertsonako pila bat bakarrik emango da. Pila baino eskatzaile gehiago egonez gero, zozketa egingo da. Pilarik soberan geratuz gero, bertaratuen artean banatuko da, adierazitako prezioan.
Iñigo Iruretagoienak eta Iban Roucok Pirinioetako 214 Hirumilakoak igotzeko egindako bidaiaren laburpena jasotzen duen lana. Ibilgailurik erabili gabe, kanpoko laguntzarik gabe, aterpeetan lo egin gabe, ia baliabiderik gabe.
'Los Estados Unidos contra Billie Holiday' (AEB, 2021) filma. Zuzendaria: Lee Daniels. Iraupena: 130 minutu. Gaur da ikuslearen eguna. Sarrera da lau euro (gehi gastuak).
2013tik 2020ra egindako lanak erakutsiko ditu margolari bergararrak, maiatzaren 23ra arte. Guztiak, naturako paisaiak.
Liburuaren Egunaren harira. Informazio osoa, hemen