Jabetza Industrial eta Intelektualaren (JI) Nazioarteko Eguna dela eta, Galbaianek jardunaldia antolatu du: 10:00 Ongi etorria eta sarrera. 10:15 Patentatzea ez da garrantzitsuena hitzaldia. 10:35 ETEek JI arloan dituzten erronkak hitzaldia. 10:55 JIa eta Biolan hitzaldia. 11:15 JIa Euskadin hitzaldia. 11:35 Mahai-ingurua eta galderen txanda. 12:00 Galbahe 2021 sari banaketa. 12:10 Agurra.
Pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute pentsiodunek deituta.
Gipuzkoako odol-emaileen elkartetik dei egin dute. "40 odol emaile behar ditugu. Deitu eta eskatu hitzordua. 943 00 78 85". Mediku eta erizain taldea Elgetako gimnasioan izango da odol-ateratzeak egiteko.
0-5 urte arteko seme-alabak dituzten gurasoendako, gaur, euskaraz. Aurrez eman behar da izen, hemen.
Ipar Hegoa elkarteak martxan jarritako Bizi gira... kutxa bira! ekimenari harrera. Ludotekakoek, hizkuntza errefortzuko haurrek, musika eskolako dantza talde batek, bertso eskolakoek eta Basabeazpikoek hartuko dute parte bertan. Amets Arzallusen testua irakurtzeaz batera, dantza ere izango da.
'Libertad' filma (2020) Zuzendaria: Enrique Urbizu. Iraupena: 51 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
2013tik 2020ra egindako lanak erakutsiko ditu margolari bergararrak, maiatzaren 23ra arte. Guztiak, naturako paisaiak.
Liburuaren Egunaren harira. Informazio osoa, hemen