'Itzal' titere tailerra Zurrunka Teatro taldearekin, zortzi urtetik gorako umeendako. Eñaut Gorbea etorriko da umeekin haurren irudimen, jolasa eta sormena lantzeaz gain, bolumenak, geometria eta espazioaren kontzientzia lantzeko laborategi didaktikoa gidatzera. Hiru eguneko tailerra: itzal titereak, gorputzarekin itzalak eta hondarrarekin proiekzioa. (Apirilak 21, 22 eta 23). 14 lagunendako tailerra.
5 urtetik gorakoendako ipuin kontaketa saioa, proiekzioekin, Liburuaren Egunaren harira. Aurrez eman behar da izena.
Patxi Irurtzun idazle nafarrak Literatura, rock & rolla eta gaztetxeak hitzaldia egingo du Arrasateko gaztetxean, 18:00etan hasita.
Yolanda Dominguezekin. Gaztelaniaz. Izen-ematea apirilaren 19ra arte: berdintasuna@aretxabaleta.eus edo Arkupen.
Musika eskolako ikasleen kontzertua. Edukiera mugatua.
Cecilia Montagut zuzendaria, eta aktoreetako bat egongo dira ekitaldian, solasaldia egiteko.
'Otra ronda' filma (Danimarka, 2020). Zuzendaria: Thomas Vinterberg. Iraupena: 116 minutu. Sarrera da bost euro.
2013tik 2020ra egindako lanak erakutsiko ditu margolari bergararrak, maiatzaren 23ra arte. Guztiak, naturako paisaiak.
Liburuaren Egunaren harira. Informazio osoa, hemen