Arrasateko baserritarren garaiko produktuak erosteko aukera.
Ikastaro honetan formatu txikietako kontzertuetarako argiztapen eta soinu teknikak erabiltzen irakatsiko da.3 zapatutako ikastaroa: Apirilaren 17an, apirilaren 24an eta maiatzaren 8an. Ordutegia : 10:00etatik 13:00etara.Emalea : Josu Lazkano, soinu eta argiztapen teknikaria.Aforoa: 10 pertsonaPrezioa: 10 €
Janari bilketa egingo dute Hotz Oñatiren eskutik. Batutako dena Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeak Lesbosen duen proiekturako izango da. Batuko diren produktuak dira: lekaleak, pasta, arroza; arrain, barazki eta lekale kontserbak; olioa; haurrendako esne hautsa eta barra energetikoak. Txerrikirik ez. Bilketa egingo dute apirilaren 15ean, 16an eta 17an herriko denda hauetan: Eroski, Eroski Errekalde, Errekaldeko denda, Super BM eta San Migel Kooperatiba.
Marrazteko elkartuko dira.
Nerabeen aisialdirako aukerak Aramaion gaia aztertzeko bilera irekia egingo dute Aramaioko gazteekin. 11:00etan izango da, osoko bilkuren aretoan.
Emakumeak mugimenduan tailerra egingo dute zapatuan. Oihane Vicente irakasleak gidatuko du saioa eta Amaia Arantzabalek eta Idoia Asurmendik musika jarriko dute. 11:00etatik 12:30era bitartean izango da, eskolako gimnasioan. Aurrez eman behar da izena: berdintasuna@gorbeialdea.eus edo 680 33 78 70 telefono zenbakian.
Plastilinarekin jolasteko eta slike line probratzeko proposamena Txaloka ludoteka ibiltarian. 3 eta 8 urte arteko ume guztiek har dezakete parte. (Oharra: San Martin auzoan egingo dute baina eguraldia txarra bada, ludotekan)
3-12 urte artekoendako. Aurrez eman behar da izena, hemen.
'Tess eta ni' filma (Herbeherak, 2019). Anna Woltzen izenburu bereko eleberrian oinarrituta dago 'Tess eta Ni' filma. Steven Wouterloodek zuzendu du eta Sam eta Tessen istorioa kontatzen du. Iraupena: 82 minutu. Sarrera da lau euro.
I. Señora sariketako lehenengo saioa apirilaren 17an izango da, Aramaion, 17:00etan. Haizea Arana, Oihane Perea, Itsaso Piquer, Maddi Aiestaran, Miren Artetxe eta Alazne Untxalo arituko dira bertsotan. Gai jartzailea Aihoa Urien izango da.
Arabako binakako bertsolari txapelketa hasiko da apirilaren 17an, Izarran. Hiru bikote lehiatuko dira, tartean, Xabi Igoa Eriz eta Andere Arriolabengoa Bengoa aramaioarrak. Gai jartzailea Lierni Altuna izango da.
Antzerkia, bertsolaritza, musika eta umorea bateratzen dituen emanaldia. Sarrerak, hamar euro.
Apirilean Euskal Herriko dantza tradizionala birsortzen duten dantza talde bi gonbidatuko ditu Oñatz dantza taldeak: batetik, Iurretako Mikel Deuna dantza taldea; bestetik, berriz, Iruñeko Duguna dantza taldea. Sarrerak eskuragarri daude udal webgunean eta Txokolateixan, 5 euroren truke.
Miarritzen eraildako emakumea gogoan eta haren hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu du Udalak.
Kontzertua gaur gaztelekuan. Bi taldek joko dute: Broken Legacy (Oñatiko Metalcore taldea) eta Hellwatchen (Eibarko Groove/Death Metal taldea). Sarrerek hiru euro balio dute, eta Basque Underground Metal-ekin harremanetan jarrita edota 657 105 552 zenbakian eskura daitezke aurrez.
Udaberriko XVII. Musikaldiaren baitan. Edukiera mugatua.
'Non dago Mikel?' filma. Amaia Merino eta Miguel Angel Llamasek idatzitako eta zuzendutako dokumentala da, 2020an ekoiztua. Urte hartako Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten. 25 urte pasa eta gero, Mikel Zabalzaren auziaren erantzuna erakutsi nahi izan dute, galdera bat luzatuz. Iraupena: 80 minutu. Sarrera da bost euro.
Gaurtik apirilaren 21era egongo da zabalik izenematea Haurreskolak Partzuergoko gainerako zentroetan moduan. Haur eskolan bertan zein online egin daiteke matrikula. Irailean zerbitzua irekitzeko hiru erabiltzailea behar dira, gutxienez.
2013tik 2020ra egindako lanak erakutsiko ditu margolari bergararrak, maiatzaren 23ra arte. Guztiak, naturako paisaiak.