Janari bilketa egingo dute Hotz Oñatiren eskutik. Batutako dena Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeak Lesbosen duen proiekturako izango da. Batuko diren produktuak dira: lekaleak, pasta, arroza; arrain, barazki eta lekale kontserbak; olioa; haurrendako esne hautsa eta barra energetikoak. Txerrikirik ez. Bilketa egingo dute apirilaren 15ean, 16an eta 17an herriko denda hauetan: Eroski, Eroski Errekalde, Errekaldeko denda, Super BM eta San Migel Kooperatiba.
Gaur da apirileko odol ateratzea. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko eta horretarako bi modu daude: Donostiatik mezua jasotzen dutenek, egunean bertan deitu beharko dute zein ordutan joango diren esateko; gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84.
Angel Biosca adituak eta Gu Haziak Gara elkarteko kideek bideratuta. Ele bitan. Izen-ematea apirilaren 12ra arte: berdintasuna@aretxabaleta.eus edo Arkupen.
Sexualki erasotu du norbaitek Izaro eta bere lagunik onenaren bikotekidea jarri dute ustezko erasotzailearen jomugan, gainontzeko lagunak itzaletan dauden bitartean. Baina itzalek beti ezkutatzen dute zerbait. Lagunak batzuetan, itzala dira. Xup eta Irazan taldeen lana. Sarrera da sei euro.
Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista! leloarekin elkarretaratzea deitu dute Miarritzeko emakumearen hilketa salatzeko.
Edukiera mugatua.
Udaberriko XVII. Musikaldiaren baitan. Edukiera mugatua.
'Non dago Mikel?' filma. Amaia Merino eta Miguel Angel Llamasek idatzitako eta zuzendutako dokumentala da, 2020an ekoiztua. Urte hartako Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten. 25 urte pasa eta gero, Mikel Zabalzaren auziaren erantzuna erakutsi nahi izan dute, galdera bat luzatuz. Iraupena: 80 minutu. Sarrera da bost euro.
Literatura Juntaixe: liburuen gomendioak eta zuzeneko musika. 19:00etan, Zaldibar antzokia Gonbidapena eskatu liburutegian (943 71 31 35 edo 674 111 955)
Gaurtik apirilaren 21era egongo da zabalik izenematea Haurreskolak Partzuergoko gainerako zentroetan moduan. Haur eskolan bertan zein online egin daiteke matrikula. Irailean zerbitzua irekitzeko hiru erabiltzailea behar dira, gutxienez.
2013tik 2020ra egindako lanak erakutsiko ditu margolari bergararrak, maiatzaren 23ra arte. Guztiak, naturako paisaiak.