Pentsio duinak aldarrikatzeko elkarretaratzea. Olakua auzoan gaur, urmaelaren ondoan
"Begiradak zorroztu. Euskal kultura begirada feministatik" izeneko ikastaroa Jabetze Eskolaren barruan. Irakaslea: Iratxe Retolaza (Emagin). Izena emateko: berdintasuna@onati.eus.
Antzerki ibiltaria Etxaluzen hasiko da. Ostean, Antixenan, Santa Marinan, liburutegiko lorategian, Pake Lekuko plazatxoan eta Lazarragan egingo dituzte geldialdiak.
Amaia Nausia eta Onintza Odriozola izango dira hizlariak, Euskal Herriko Bilgune Feministak gonbidatuta. Izen-ematea, hemen
Amets Ormaetxearekin, Leire Etxezarretarekin eta Irati Gutierrezekin solasaldia.
Nerea Elustondo, Amets Arzallus, Alaia Martin, Aitor Mendiluze eta Xabier Silveira bertsotan. Sarrerak, zortzi euro.
'Los traductores' filma (Frantzia, 2019). Zuzendaria: Régis Roinsard. Iraupena: 105 minutu. Sarrera da bost euro.
Hileko azken egubakoitza gaur, giza katea egingo dute herriko plazan: Joseba Arregi. 75 urte. 29 urte preso.