Beratu musika jaialdiaren barruan, Aitor Etxebarria etorriko da gaur bere soinu unibertso propioarekin. Sarrerak hemen salgai.
0-8 urte arteko haurrendako eta euren familiendako txokoa. Aisialdiaz eta jolasaz gozatzeko espazioa.
Beratu musika jaialdiaren barruan, Verde Prato, Ana Arsuagaren proiektua, musika eta pintura moduko diziplinetan zehar dabilen artista. Euskaraz, gaztelaniaz eta errusiarrez kantatzen du. Sarrerak hemen sagai.
'Minari. Historia de mi familia' filma (AEB, 2020). Zuzendaria: Lee Isaac Chung. Iraupena: 115 minutu. Sarrera da bost euro.
Domekan eskainiko dute dokumentala Aramaion estreinakoz; bada, domekako emanaldiko sarrera guztiak agortu direnez, martxoaren 21ean beste emanaldi bat eskainiko dute. 19:00etan izango da, kultura etxean. Sarrerak aurrez erreserbatu behar dira, online.
Paul San Martin piano-joleak blues, boogie woogie eta jazz doinuak ekarriko ditu Zaraia aretoko oholtzara.
Artzain baten jatorritik abiatzen den dokumentala. Gazta bat soinean, nafar mendietan barrena korrika murgiltzen da Aritz Ganboa artzaina bere arbasoen herriak lotzeko: Sakanako Arruazu eta Erronkariko Izaba. Bertan egongo dira, dokumentalaren ondoren solasaldia egiteko: Xabier Unanua (zuzendaria) eta Aritz Ganboa (protagonista)Prezioa: 3 € Sarrerak kiroldegian salgai., martxoaren 8tik aurrera.Hizkuntza: Orijinala, azpitituluekin
Ibilbidea, arku-tiroa eta orientazio frogak egingo dituzte. Izena emateko (15 euro), Antzuolako liburutegia edo antzuolakogaztetxokoa@gmail.com helbidea. Azken eguna, martxoak 23.