Zuhaitz landaketa Aloñako Lagunak taldeko kideekin batera, Natur Eskolak antolatutako Ingurumen Jardunaldien barruan.
Sarrerak, hemen, sei eurotan.
'Raya y el último dragón' animaziozko filma (AEB, 2019). Zuzendariak: Paul Briggs eta Dean Wellins. Sarrera da lau euro.
0-8 urte arteko haurrendako eta euren familiendako txokoa. Aisialdiaz eta jolasaz gozatzeko espazioa.
Glu Glu antzerki taldeak Erbia eta dortoka lana eskainiko die 3 eta 7 urte arteko neska-mutikoei. Sarrera: 3 euro.
Mirari Martiarena umoregile oiartzuarrak Luze edo Motz bakarrizketa saioa ondu du Idoia Torregarai usurbildarrarekin batera. Elkarrekin egiten duten bigarren bakarrizketa lana da. Ikuskizunean hilekoa, menopausia, ligatzeko kontuak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste.
Dantza Mugimendu Terapian oinarritutako saioa izango da eta zuzeneko musika izango du. Irakaslea: Oihane Vicente (Dantza mugimendu terapeuta)Musikariak: Amaia Arantzabal (biolinjolea) eta Idoia Asurmendi (pianojolea)Prezioa: 5 € Izena emateko epea: martxoak 11. 943 71 46 88 telefonora deituz, 650 495 166 (whatsapp)-a bidaliz, edo kultura@eskoriatza.eus helbidera idatziz.
Zineziklo feminista-ren barruan, Lola y Carmen filma eskainiko dute kultura etxean, 18:45ean. Ikusiz gozatu zineklubak antolatutako emanaldia izango da.
'Y llovieron pájaros' filma (Kanada, 2019). Zuzendaria: Louise Archambault. Iraupena: 124 minutu. Sarrera da bost euro.