Martxoaren 8ko egitaraua zehazteko bilera deitu du Aretxabaletako Mugimendu Feministak eta herriko emakumeak gonbidatu ditu. Arkupeko bigarren solairuko aretoan izango da eta bi aukera daude: 15:00etan eta 18:00etan.
Odola emateko autobusa izango da Fernando Eskoriatza plazan, 16:30etatik 20:15era bitartean. Odol Bankuak neurriak hartu ditu odola emateko edo odola ateratzeko prozesuan parte hartzen duten pertsona guztien osasuna babesteko.
NOKA, emakumeon ahalduntzerako tresna, Jabetze Eskolaren barruan. Hika, emakumeen artean.
Martxoaren 6ra arte ikusgai egongo da.