Mendi orientazioa izeneko ikastaroa eskainiko dute Jabetze Eskolaren barruan. Patri Espinar izango da irakaslea. Mendian era seguru batean ibiltzeko orientazioko oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoak jasoko eta landuko dituzte. Horretarako mapa eta iparrorratza erabiltzen ikasten jarraituko dute era praktiko batean. Izena emateko: berdintasuna@onati.eus.
Emakumeen Mundu Martxako V. ekintza eta Martxoaren 8a hizpide hartuta batzar irekia deitu dute Arrasateko bilgune Feministak, Arrasateko Emakumeon Mundu Martxako Plataformak eta Pottogorriak taldeak. Martxoaren 8a gertatzeko ekarpenak jaso gura dituzte eta Arrasateko emakume guztiak gonbidatu. Kulturateko Jokin Zaitegi eta Loramendi geletan elkartuko dira.
Informazio puntua eta haurrendako eta gaztetxoendako ekintza, Debagoieneko Mankomuniatearen eskutik. Ordutegia: 10:30-14:00 eta 15:30-19:00.
Udazken-neguko stocka jarriko dute herritarren eskura Ibai-Arte elkarteko merkatariek. Gainera, haur eta gazteentzako ekitaldiak izango dira: txirrista puzgarria, super-jumpinga, zezen mekanikoa, giroskopioa, haur-tragabola... Ordutegia: 11:00-14.00 eta 16:00-20:00 Hiru gunetan kokatuko dira: Maiatzaren 1 Plaza Herriko Plaza Seber Altube Plaza
Zuhaitz eguna ospatuko da zapatuan Gatzagan. 11:00etan ginkana egingo dute herritik zehar lehenbizi, eta gero, Gatzagako Udalaren lursailean zuhaitz landaketa –fruta arbolak– egingo dute (Gatzagatik Gatza-Gain bitartean).
Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, gorputz subertsiboen politika izango dute aztergai otsailaren 27an, 11:00etan Torresoroan.
3-12 urte artekoendako. Aurrez eman behar da izena, hemen.
Egoera salatu, konponbidea aldarrikatu eta Sahararen askatasunaren aldeko borrokan berresteko elkarretaratzea deitu du Oñatiko komunitate sahararrak.
'100% wolf: El pequeño gran oso' filma (Australia, 2020), haurrendako. Zuzendaria: Alexs Stadermann. Iraupena: 85 minutu
Monda Lironda taldeak Detektibeak antzezlana eskainiko du. Kultura etxean, 17:30ean.
'El profesor persa' filma (Errusia, 2020). Zuzendaria: Vadim Perelman. Iraupena: 127 minutu.
Caritasek egindako bilduma ikusgai, gaurtik hilaren 28ra arte.
Mabel Medina Valenzuelaren erretratua ikusgai, gaurtik hilaren 28ra arte.
Martxoaren 6ra arte ikusgai egongo da.
Erakusketak CVCEPHOTO lehiaketaren seigarren edizioko irudi irabazleak biltzen ditu, eta mendiarekin lotutako hainbat kirol diziplinetako irudi zoragarriak ikusteko aukera izango da. Erakusketa, Zaldibar antzokiko kristalezko sarreran egongo da ikusgai, kanpotik ikusteko moduan.