'Tofu: el pequeño guerrero' animaziozko filma (Txina, 2017). Zuzendaria: Joey Zou. Iraupena: 81 minutu
0-8 urte arteko haurrendako eta euren familiendako txokoa. Aisialdiaz eta jolasaz gozatzeko espazioa.
Jokin Bergara, Eli Pagola, Amaia Iturriotz eta Maider Arregi bertsotan. Sarrerak, hiru eurotan salgai, saioaren egunean bertan, 17:00etatik aurrera. Edukiera mugatua.
'Mendian hil, hirian hil' dokumentala. Estreinaldian izango dira Iñaki Peña zuzendaria eta Eider Ballina editorea. Kultura etxean. Sarrera guztiak agortuta daude.
'La chica del brazalete' filma (Frantzia, 2019). Zuzendaria: Stéphane Demoustier . Iraupena: 95 minutu.
Caritasek egindako bilduma ikusgai, gaurtik hilaren 28ra arte.
Mabel Medina Valenzuelaren erretratua ikusgai, gaurtik hilaren 28ra arte.
Martxoaren 6ra arte ikusgai egongo da.
Erakusketak CVCEPHOTO lehiaketaren seigarren edizioko irudi irabazleak biltzen ditu, eta mendiarekin lotutako hainbat kirol diziplinetako irudi zoragarriak ikusteko aukera izango da. Erakusketa, Zaldibar antzokiko kristalezko sarreran egongo da ikusgai, kanpotik ikusteko moduan.