Elgetak bere zapia egingo du eta Uberak jasoko du Emakume Mundu Martxaren karabanak, 09:00etan. Euskal Herrian zehar jasotako zapi guztiak martxoaren 6an Irun eta Hendaia arteko mugan egingo den ekitaldian izango dira ikusgai.
09:00etan Bergarako frontoian elkartuko dira, eta 10:30ean, Elorregin, Bergaran egindako zapia Arrasateko kideei pasako diete.
Arrasateko baserritarren garaiko produktuak erosteko aukera.
Teknikari tailerra, musika ekipoak, argiek eta eszenarioko antzerako tresnek nola funtzionatzen duten ikasteko tailerra da. Gaztetxeko teknikari taldearen eskutik egingo da eta kontzertu edo antzerako ekintzetan tekniko gisa ibili ahal izateko oinarrizko ezagutzak irakastea du helburu.
Mendi orientazioa izeneko ikastaroa eskainiko dute Jabetze Eskolaren barruan. Patri Espinar izango da irakaslea. Mendian era seguru batean ibiltzeko orientazioko oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoak jasoko eta landuko dituzte. Horretarako mapa eta iparrorratza erabiltzen ikasten jarraituko dute era praktiko batean. Izena emateko: berdintasuna@onati.eus.
Informazio puntua eta haurrendako eta gaztetxoendako ekintza, Debagoieneko Mankomuniatearen eskutik. Ordutegia: 10:30-14:00.
Informazio puntua eta haurrendako eta gaztetxoendako ekintza, Debagoieneko Mankomuniatearen eskutik. Ordutegia: 10:30-14:00.
Harriak eta hostoak margotzeko tailerra gaur Txaloka ludoteka ibiltarian. 3eta 8 urte bitarteko ume guztiek har dezakete parte. (Oharra: Plazan da, baina euria egiten badu, institutuko arkupetan)
Aretxabaletako feministek ere bat egingo dute Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxarekin. Hona hemen egitaraua: 11:00ak (Herriko Plaza): mezua idatzi oihalean eta herritarrak informatu. 12:30ak (Herriko Plazan): Mugarrirantz abiatu oinez. 13:30ak (Mugarri): bailarako beste herrietako oihal eta mezuak jaso eta Eskoriatzako mugara eraman oinez. 14:30ak (Almen ikastetxearen azpian): Eskoriatzako emakumeei pasatu bailarakoen mezuak.
3-12 urte artekoendako. Aurrez eman behar da izena, hemen.
Bahiketa Asel Uzarraga liburuaren aurkezpena eta Txile esnatu da ikus-entzunezkoaren emanaldia. Antolatzailea: Elgetako Udala.
Zigor Garro itzultzaileak parte hartuko du ekitaldian. Edukiera mugatua.
'Hator magiara' delako ikuskizuna egingo du. Edukiera mugatua.
'Tofu: el pequeño guerrero' animaziozko filma (Txina, 2017). Zuzendaria: Joey Zou. Iraupena: 81 minutu
Otsailaren 20an bi emanaldi egingo dituzte gaztelekuan, 17:00etan (SARRERAK AGORTUTA) eta 19:00etan. Sarrerak salgai daude: Txokolateixan, herriko plazan dagoen Totem-ean eta Oñati.eus atarian.
Kuartelaren eta kulturaren aldeko manifestazioa deitu dute Kuartela kultur elkarteko kideek. Otalora 27tik udaletxeraino joateko asmoa agertu dute.
Aiherran 2019an egin zuten kabalkada eskainiko dute Torresoroan zapatuan. Tartean, Oinarin taldekoen emanaldia izango da ikusgai. Sarrera doakoa da, baina aurrez egin behar da erreserba, labur.eus/sarrerakantzuola atarian nahiz liburutegira joanda.
Mendi tontor elurtuan edo eta ospitale bateko logela batean hildako senide bat gogora ekar dezakegu bihotzean minik sentitu gabe? Maite dugun pertsonaren heriotza, galerak eragindako mina eta sufrimenduaren gainditzea nola bizi ditugu. Iraganean errotutako etorkizunak eragiten duen itxaropen, joan zirenak gogora ekartzea… Gidoia eta zuzendaria: Iñaki PeñaMusika: Eñaut ZubizarretaIraupena: 58 minutuSarrera: 3€ (aldez aurretik kiroldegian)
'La chica del brazalete' filma (Frantzia, 2019). Zuzendaria: Stéphane Demoustier . Iraupena: 95 minutu.
Caritasek egindako bilduma ikusgai, gaurtik hilaren 28ra arte.
Mabel Medina Valenzuelaren erretratua ikusgai, gaurtik hilaren 28ra arte.
Martxoaren 6ra arte ikusgai egongo da.
Erakusketak CVCEPHOTO lehiaketaren seigarren edizioko irudi irabazleak biltzen ditu, eta mendiarekin lotutako hainbat kirol diziplinetako irudi zoragarriak ikusteko aukera izango da. Erakusketa, Zaldibar antzokiko kristalezko sarreran egongo da ikusgai, kanpotik ikusteko moduan.