Erromeria tailerrean, ohiko euskal dantzak ikasiko dituzte, erromerietan dantzatzen direnak. Erromerietan dantzak jakin gabe geldi egoten diren horiei zuzendua, dantzak ikasteko aukera izango dute tailer honetan, berriro ere geldi geratu ez daitezen.
Eidabe taldearen "Futbolariak eta printzesak" antzezlana gaur Oñatin. Testua: Galder Perez. Zuzendaritza: Olatz Gorrotxategi. Aktoreak: Olatz Pagaldai eta Jon Zubiaga. Bi saioko emanaldia da: 16:30 eta 18:30. Sarrerak salgai 3,5 eurotan udal webgunean leihatila digitalean eta Txokolateixian, agortu arte.
'Mina y el mundo de los sueños' filma (Danimarka, 2020). Zuzendariak: Kim Hagen Jensen eta Tonni Zinck. Iraupena: 81 minutu.
Pepa eta Kutxo Clown ikuskizuna da, bertan elementu asko nahasten direlarik: pailazo klasikoen jokuak, mimo, partadetasun antzerkia, objetuen antzerkia, absurdoaren antzerkia… Egoera barregarriak asmatuko dituzte ikuslegoaren konplizitatearen truke. Iraupena: 50 minutuSarrera: 3€ (aldez aurretik kiroldegian)Adin gomendatua: +4 (Familia ikuskizuna)
0-8 urte arteko haurrendako eta euren familiendako txokoa. Aisialdiaz eta jolasaz gozatzeko espazioa.
Hilaren 20ko ekintzari loturik, ekintza horretarako prestaketak egiteko iluntze morea izango da. Ekintza Irunen egingo den arren, pandemiaren egoera dela eta bailaraka gauzatuko da eta bertan elkartu. Honenbestez, bailarako herri desberdinetan zapiak egingo dira. Ekintzarako beharko diren zapiak prestatzeko Iluntze Morea izango da.
Zuhaitz Gurrutxaga, Ramon Agirre eta Joseba Apaolaza aktoreak oholtzan. Sarrerak, hamar euro.
'The father' filma (Erresuma Batua, 2020). Zuzendaria: Florian Zeller. Iraupena: 97 minutu.
Caritasek egindako bilduma ikusgai, gaurtik hilaren 28ra arte.